











Martxan da 39. Basarri Bertsopaper Saria – Euskara eta bertsogintza sustatzeko asmoz antolatzen du Zarauzko Udalak sariketa hau, eta lanek ondorengo baldintzak izan beharko dituzte: – Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu. – Gaia librea izango da. – Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da. – Parte hartzaileek gehienez bi lan
Aner Peritz da aurtengo Basarri bertsopaper sariketako irabazlea – Zarauzko Udalak eman du jakitera 38. Basarri Bertsopaper sariaren irabazlearen izena. 11 lan aurkeztu dira, denak “maila onekoak” epaimahaiaren aburuz. Aner Peritzen bertso sortak “ZOPA HOZTEN ARI ZAIZU” izenburua darama. 2019ko edizioan bigarren saria lortu ondoren, 19 urteko bertsolari zarauztarrak lehen aldiz irabazi du Basarri Bertsopaper
Basarri bertsopaper sariketan lanak aurkezteko azken txanpa – Jada martxan da aurtengo Basarri bertsopaper saria. 1985ean eman zitzaion hasiera euskara eta bertsogintza sustatzeko sari honi eta, aurtengoan, sariketaren 38. edizioa lehiatuko da. Joan den urtean, Ekaitz Goikoetxea beasaindarra izan zen saritua bere “Mingarri den bitartean” bertso sortarekin. Sariketan parte hartzeko lanek baldintza hauek bete
gabonetako argiak – Doinua: Esplikatzera noa kontuak Santu Guztiak pasatu eta Astea osatu gabe, Gure kaleak kable mordoaz Bete dira parez pare. “Gabon argiak” esan didate Egin dudanean galde, Barru-barrutik erantzun diet “erotuta ote gaude?” Kanpaiak eta zuhaitz txikiak, Oreinak eta ardiak, Olentzeroren, Bizar Zuriren, Buru eta aurpegiak. Nola demontre jarri litezke
Eskola baino gehiago diren eskolak – Hodei Iruretagoienak BERRIAn. Bertso eskola batzuek hausnarketa, egituratze eta zentralizatze prozesuak egin dituzte azken urteetan. Zarautzen, herriko bi bertso eskolak egitura bakarrean bildu dira aurten. Bertsolari jaio egin behar zela uste zen garaitik, ideia horrekin hausteaz gain, zabalkunde eta garapen handia izan dute bertso eskolek. Azken urteetan,