2021

Joanes Illarregi

Joanes Illarregi

2021-12-31

2021 –

Doinua: Garia saltzen nengoelarik II

 

 

2021

 

I.
Urtarrilean urte berriko

ilusio ta motibo

iraun zutenak Sarasuaren

kartzelak baino gutxigo.

 

II.
Otsailean inauteriek

egin zuten ez-bisita

aurtengo hontan denok atera

ginen maskara jantzita.

 

III.
Udaberria dator martxoan

aurtengoa gogoratu,

beste urtetan bezainbesteko

lorerik etzen loratu.

 

IV.
Apirilean hasi berri zen

amaieraren hasera

behar baino poz gehiagorekin

itzuli ginen klasera

 

V.
Maiatzan kendu egin ziguten

larrialdi egoera

mundu berri bat hasten zen baina:

lehengo kaka berbera.

 

VI.
San Juan bezpera ekain aldera

markatzen du eguzkiak

aurtengo suak ez ditu erre

espiritu txar guztiak.

 

VII.
Uztailean, gora San Fermin!

ohiturak horixe baitu

baina bigarren urtez zezenak

harrapatu egin gaitu.

 

VIII.
Herriko jai ta ospakizunen

hilabete da abuztu

aurten tabernak ez dira bete

ta kartera ez da hustu.

 

IX.
Irailean kurtso berri bat

hastera zijoala ta

liburu eta motxilak hartu,

arnasa hartzea falta.

 

X.
Urrian berriz egin genuen

ustez pixka bat hobera

argi printza bat sartu orduko

mediku denak kalera.

 

XI.
Ta azaroan Nafarroako

txapelketaren aparra

hori izan da urte txar honek

izan duen on bakarra.

 

XII.
Abendurako ‘mundu guztiak’

txertoa hartu du jada

ez dakit nola gauden horrela

horren ona baldin bada.

 

MMXXII.
Urte berri on guztioi, ea

egiten zaigun arina

baina ez dakit ez den izango

aurrekoaren berdina!

2021