Fredi Paia
Fredi Paia

2020-05-01

Amama Kontxi

Amama Kontxi –

Doinua: Babia saltzen ari nintzala

 

Amama Kontxi
Arg: Binke
 
Hasierak du amaiera zor
bizilegearen zama
aste honetan berri iluna
iritsi da guregana
Galdakaotik bele kantua
aker beltzaren arrana
berriz ez dela plazan izango
bertsolarion amama.
 
Saio denetan lehen ilaran
ez zen ez kointzidentzia
sarri Asunek lagundutako
maitasun pazientzia
Saio ostean besarkada bat
bertso erreberentzia
zure oihua: Gora Euskadi!!
eta Independentzia!!
 
Elkartu ezin dugun garaian
zaituztelako ehortzi
zugandik hurbil sentitu nahia
bertsoei behar egotzi
Zu oroitzea ezingo digu
ezerk ere eragotzi
zulako asko behar ditugu
adio amama Kontxi
Amama Kontxi