Xabier Silveira
Xabier Silveira

2018-07-25

...bera eroriko dek ez akiyo kurba

…bera eroriko dek ez akiyo kurba –

jaungoikoaren farolak dira

ilargiya ta euzkiya

argitasunak ekarri zigun

lehenbiziko hegaztiya

 

‘txirrita’

 


 

 

Ezer ez zen ta lehertu zen; Big bang,

absurdu teorikoa…

Darwinen giza garapenaren 

gezurra agerikoa…

Newtonen sagar grabitatzaile

buruz eroririkoa

 hiru zutabek trinitatetu

ziri eliozentrikoa

non da  orain hain goratzartzen den

metodo zientifikoa

nun hau guztia azal dezaken

ekuazio majikoa

nun ebidentzi enpirikoa

nun laborategikoa

mesias faltsu profeta maltzur

NASA-Hooliwood bikoa

batak zientzia bailitzan saldu

bestean sorturikoa

bada argazki bat ilargitik

Lurrari eginikoa…

hura argazki den bezelaxe

da lurra esferikoa

...bera eroriko dek ez akiyo kurba

…bera eroriko dek ez akiyo kurba