Haize Lekuona
Haize Lekuona

2023-06-09

Denok dugu "Bera" bat bederen

Denok dugu “Bera” bat bederen

 
 
Denok dugu "Bera" bat bederen
 
 
 
Haren pare bizi hontan
ez daukazu beste inor
Errazten duna bidea
egiten denean gogor
Bata bestearekiko
ez duzue deus ere zor
Besteen arazoentzat
baitzarete ulerkor
Ilun zauden horietan
egiten zaitu ikuskor
Baina nola jakin segur
gelditu behar dela hor?
Bera delarik etxea
ta ez gehiago edonor
 
 
 
Berarengatik egiten
duzu beti ahalegina
Ez baituzu nehoiz irri
hain zintzorik imajina
Begirada konplizeak
badira beti jakina
Horiekin mintzo zarete
hitzekin gabe jakina
Keinuek dute egiten
gauz guzti horiek adina
Hark zutituko lizuke
sekula jauzi bazina
Berari esker jarraituz
beti egiten aitzina
 
 
 
Beti eskertu bidea
zuzen ez baitakit nola
Zuzentzen baitzaitu harek
babes den lekura hola
Berak argituko zaitu
uki duzunean zola
Ezin duzun horietan
kendu beldurran oskola
Begirada soil batez
beste denak bost axola
Elkar eraiki duzue
zuen babesan etxola
Bera gabe ez zinake
orain zarena inola
 
Denok dugu “Bera” bat bederen