Aroa Arrizubieta
Aroa Arrizubieta

2020-03-17

EHU-ko garbitzaileak borrokan

 

EHU-ko garbitzaileak borrokan –

EHU-ko garbitzaileak borrokan

 

Garbitzaileak irten

Behar ziren grebara

Haien konbenioa 

Bete dadin hartara

Ikasleok ere haiekin

Egin nahi dugu traba

Bazter guztiak zikinduz

Nabari dadin hara

Beraien falta, zeren

Lan guztiz duina da

Hortaz, gu ere borrokan

Berretsi behar gara

 

“Bandalismo” deituaz

Klase elkartasunari

Biktimizazioan

Ez ote dira ari?

Nahiz ja kezkatuta egon

patronal, zuzendari…

Presioaren lainoa

Geratu da oskarbi

Zeren salbatu ditu

Virusak, izan argi

EHU zikin dago,

Haien eskuak garbi

 

Hala ere jarraitu 

Behar dugu aurrera,

Bildutako indarra

Berriz ere atera

Burgesiak zapaltzeko

Ditu hainbeste era

Garbitzaileena ere

Horren adibide da

Klase interesek nola

Duten helburu bera

Antolatuz defendatu

Behar dira batera

EHU-ko garbitzaileak borrokan