Esplikatzera noa kontuak

Esti Arozena

Esti Arozena

2021-11-15

Esplikatzera noa kontuak –

Esplikatzera noa kontuak, Aresoarren bandera hartu gabe.

Txikitatikan edukia dut, doinuekiko lilura, badira hiru aste baino gehiago beraz…

 

Esplikatzera noa kontuak

 

Triste biziko nintzateke haien faltan.

Gai honek badu mamia, ETAren su etenetik, lehenago eta ondoren.

 

Espainian behera joan gabe bada non aukeratua.

Konplize ditut, Juanito Dorronsoron partiturak eta bertsoikasgela.eus-eko doinutegia,  zeru altuan zegoen jaunari eskatzea alferrik baita, ene Lukas maitea.

 

Ari naizela ari naizela, doinutegia pobretzen ari ote denaren sentimentua sartu zitzaidan.

Ez dira neskazaharrak tentatzeko garaiak, andre txarraren bentajak, mando baten gainean abantaila izan arte bederen…

 

Haiziak bidali du, handikan wifia,

Iturengo arotza, kaskoak jantzia.

Pasaiako plazatik pantailari begira pasa dira Antton eta Maria.

 

Gerta zitekeen behin batean Loiolan,

edo Igaran egun baten.

 

Pello Joxepek Orioko balea ikusi zuen sagutxo batzuekin jolasean,

Egoera, batzutan da argia

besteetan zerua ortzi beltzean oska.

 

Begiak parrez parrez jartzen zaizkit,

norbere mundu intimoa adierazteko doinua bilatzen dudanean, aurkitzen dutenean. 

 

Baserrian jaio nintzan, eta bertan  astoa ikusi nuen, Markosen txerriaren atzetik,

horregatik azken arnasa eman nahi nuke… hori ez!

 

Erreguetan ari nintzela, doinu gehiagoren beharrak erran zidan:

Ama begira zazu, ez da aski, ikusi nuenean, aita izena kanta beharra.

 

Mendian gora aritza ta bertan urzo zuri polit bat txorrotxioka:

Kanta bezate txoriek eta txoriburuek ere bai!

Esplikatzera noa kontuak