Euskarafobia

Eneko Fernandez

Eneko Fernandez

2022-02-21

Euskarafobia –

Doinuak: Urso xuri pollit bat eta Lili bat ikusi dut, tartekatuz

 

 

Aunitzek dugulako

fresko memoria

ederki dakigu hau

ez dela zoria

Praktika bilakatu

duten teoria

Ohiko bihurtu zaigu

euskarafobia

 

Eraso bortitz dena

jantzi arren legez

euskara deusezteko

hainbertze interes

Interesa guk jarri

dezagun mesedez

lehena ez delako

ta azkena ere ez

 

Laudion sententzia

zital ta krudela

aipatuz zailtasuna

arrazoi bezela

Nik behintzat

nahiago dut

ulertu horrela

zaila, epaile hauek

jasatea dela

 

Iparraldean ere

gauzkate erreta

euskaraz ezin baita

burutu Brebeta

Seaska utzi dute

isunez beteta

beldur denaren arma

izua da eta!

 

Ta Nafarroan gaitza

legeen partetik

alemaniera jarriz

euskaran gainetik

Kasualitateek

(bat bertzean atzetik)

gutti izaten dute

kasualitatetik

 

Iragan ilunetik

sarri ihesean

geroa ikusten dut

txuri ta beltzean

Laster baita arrotza

nagusi etxean

herrari herri gisa

erantzun ezean

 

Barne eztabaidetan

nahiz sarritan jardun

jokoan dagoena

izanik ezagun

behar den guztietan

oroitu dezagun

gu euskarak egiten

gaitula euskaldun

Euskarafobia