Filomena

Fredi Paia

Fredi Paia

2021-01-12

Filomena –

Doinua: Ikusten duzu goizean
 

 

Filomena

Arg: bitxikeriak.eus


 
Elur zuriaren otsein
bilakatzen da edozein
gutxienez urtean behin
Paisaia zuri artistikoak
txiki utzi du Guggenheim
errutinak gaitzan jarein
panpin biribilak erein
guztiok bihurturik sein. 
 
Txingar bartzunen ilendi
zure ondora banengi
erraz ninteke defendi
irristaketan jolastu gara
urli, sandi zein berendi
zure oinetan errendi
gatzaizkizu mila sendi
soineko zuridun mendi. 
 
Txantxangorriaren gorte
giza ibilera dorpe
eskizalearen zorte
zuritu dira mendi bizkarrak
etxe barru oro surte
urtarrileko elurte
lurgain zuri, sator lurpe
elur urte gari urte. 
Filomena