Fritur –
Kolonialismoaren forma berrian
denok gera turista gure herrian
Euskal Herrian
kontsumitze modu ez jasangarrian
Madrilen Wicink Center konkistatzeak
mitologia mainstream bilakatzeak
kulturatzeak
bistan ipintzen ditu kultur atzeak
Ttinttanttanttinttikitin, txoriak txori
nork arindu ote du soinutxo hori?
soinutxo lodi
ta mesede egin al dio inori?
Starbukcsen gosaltzen Gasteizen
Açai bowl izoztu bat bi eskuz heltzen
ez da epeltzen
mundu globalekoa senti zaitezen
Sagardotegitako erokeria
Iruñan despediden berokeria
ze loteria!
afizio berrien erromeria
Elkanoren scape room ta Balentziaga
hortara etortzen zera Getariara
ta normala da
hau sustatzen bagoaz bi hamarkada
Gero lasai egiten degu zalantza
zeinek utzi ote du hiltzen arrantza?
edo artzantza?
erantzuleak gertu dauzkagu antza
Ez degulako ezer uzten lugorri
ezin det keja ez den ezer igorri
ez nago gorri
kontraesankor bazaizu barkatu sorry
Libe Goenaga feat. Getariako Musika Banda

Fritur

