Esti Arozena
Estitxu Arozena

2021-09-15

Galderak, ametsetako aukerak

Galderak –

Noiz iritsiko zait ajenda?

Nolakoa izanen da Baztan ikastolako taldea?

Nola egokitzen da Hispanitatearen zubia?

15 minutuko tartean iritsiko al naiz Azpilikuetatik Erratzura?

Bertsoikasgelan ba ote da erabiltzen ez dudan sorta interesgarririk?

Zenbat ikaslek ezagutuko dute Maialen Lujanbio?

Kotxearen azterketa ze klaseren ondoren egin dezaket?

Non ote dago Lekarozko eskola?

Geldituko al da tutorea gelan?

Noiz doaz eskiatzera igantziarrak?

Internet konexio arazoak izanen ote ditut gelaren batean? 

Euskararen egunerako zerbait eskatuko al didate Donezteben?

Kotxean ditudan giltzak ze herritako gelakoak ote dira?

Aterako ote da taldea Iruritan?

Zein egunetan bazkaldu beharko dut kotxean?

Matrikula garestiegi jarri ote genuen iaz?

Apuntatuko al da inor Donamarin?

Izango al dugu negulekurik aurten?

Jarraituko al du Arantzako liderrak?

Zer eginen dut astelehenetan klasetik klasera dudan tartean?

Lortuko al dut ordutegi guziekin puzlea osatzea?

Animatuko ote dira bat batean kantatzera Beratarrak?

Eta futbola bertso eskolaren orduan jartzen badute?

Ze pasako da anaiarreba etxalartarrekin?

Bertso zaharrak nola landuko ote ditugu?

Motibaturik bukatu ote zuten Lesakan ekainean?

Zein doinu izaten al da motibagarri eta ikasteko erreza?

Asmatuko ote dut lehen klasetik Elizondoko taldea nereganatzen?

…?

…?

Egizu lo behingoz, bihar lehen klase eguna da eta!

 

Galderak
Arg: Alyssa L. Miller

 

Galderak