Enare Muniategi
Enare Muniategi

2017-03-21

Galtzaileei

Galtzaileei –

GaltzaileeiGauza oro momentu jakin baten gertatzen da eta arrazoi jakin bategatik. Hau da, bizitzako gauza guztiek bere unea dute, eta zerbaiten momentua ez denean, zerbait horren esperoan egoteak ez du zentzurik. Gauza horietako batzuk legeak ezarritakoak dira, adibidez, 18 urte betetakoan gidatzeko baimena atera daiteke (eta ez gazteagotan). Beste batzuk, berriz, gure jokabidearen araberakoak dira; esaterako, azterketarako ikasten ez dugunean (kopiatu edo miraririk gertatu ezean) penkatzea tokatzen da.

Argi dago, guk egiten dugunak eta gizarteko arauek harreman estua eta elkarrekiko eragin zuzena dutela. Bikotea izateko, unibertsitatera sartzeko, gurasoen etxetik joateko edo telebistak saltzen diguna erosteko momentua. Aipaturiko bizitzako egun seinalatu hauek bere momentu jakina dute, heldu behar dena helduko da.

Baina, bertsotan zer? Zein da bertsotan hanka sartzeko momentua? Zein bertsotan hasteko adina edota bertsoa uzteko eguna? Eta, bertsotan irabaztekoa? Eta, galtzekoa? Hona hemen txapelketa eta sariketa guztiak galtzen ditugun bertsolarientzako, edota jokoan txapelik ez dagoen saioetan desafinatu, poto eta hanka luze egiten dugunontzako mezu bat: galtzeko momentua da, etorkizunean, egunen baten, momentua heltzen denean, irabazteko.

Ez arduratu, podiumean elkartuko gara!

Galtzaileei