Gorbatak eta xiringak

Fredi Paia

Fredi Paia

2021-02-02

Gorbatak eta xiringak –

Gorbatak eta xiringak

Lehen agintarien sena

zen ardura nabarmena

babesa eta ordena

Itsasontzia ondoratzean

Kapitaina zen azkena

Baina aldatu da dena

ospitaletan lehena

arratoirik handiena

 

Lotsagarria zer da ba

gorbatatik xiringara

hartu duten abiada

Wassapen bidez euren miseri

guztiez jabetu gara

xiringatik gorbatara

honek ematen du jada

80ko hamarkada

 

Norena ote da kulpa?

gauzeztan asko muturka

xiringek liluratuta

Sito Miñanko, Chapo ta Ouviña

dauzkate kartzelatuta

logistikaz ulertuta

hobe rolak aldatu ta

laster denok txertatuta

 

Federik agintaritzan?

Gai ez direnen desditxan?

Dabiltza deserrigintzan

Osakidetza suntsitzen dute

euren txokoa bailitzan

jakin dezagun bizitzan

zerga bidezko langintzan

noren eskutan gabiltzan.

 

Gustatu zaie koroa

surrealismo zoroa

arau bilakatuz doa

Eltzea sutan jarrita ikusten

da inutilen aforoa.

Dezepzioen aroa

Hazten ari da mordoa

txalo jotzeko gogoa.

Gorbatak eta xiringak