Aroa Arrizubieta
Aroa Arrizubieta

2020-09-15

Irailak 15

Irailak 15-

Doinua: Goizean altxatu eta

 

Gaur ez da soilik hamabost,

ez da soilik astearte;

gaur egun bat da zeinetan

aldarri batzuk bitarte

kalera atera garen

biziz hamaika pasarte,

sarri arrazoiek ere

erantzun bat baitakarte;

baina jasoak ditugun

kritika denak aparte,

jarrai dezagun borrokan

gure indar eta aldarte!

Langileon kontrolpeko

hezkuntza lortzen den arte.

 

Estatu burgesak nola

inoiz ez gaituen zaindu,

enpresa kapitalistak

langile kontrola zain du.

Arrazoiak nahi ditugu

ekintza argiz apaindu,

kalera oihuka irten,

gure ideiak bikaindu;

erantzunak ematea

hain da iraultzaile, hain gu,

sistemaren arrakalak

behar direla orbaindu:

Langileok ez ditzagun

ondorioak ordaindu!

Irailak 15
Iturria: gedar.eus
Irailak 15-