Ken Robinson

Fredi Paia

Fredi Paia

2020-10-03

Ken Robinson-

Ken Robinson-

Doinua: Izugarria

 

1-Sormena ezin ohetik jaiki

anemiak jota Sanson

autorik gabeko klakson

Musukodunak oroitu guran

musua zeri zeritzon (Bis)

Ostadarraren arrabitari

arkuak Kyrie Eleison

ume-zahar, basa-gizon

amets betezko loak besotan

hartu du Sir Ken Robinson(Bis)

 

3-Zein da ba zure Elementua?

sormen bide erantsia?

zure ametsen sustantzia?

Gau ilunetan argi entzuten

duzun erresonantzia (Bis).

Urarena da pazientzia

isilena, presentzia

zein da zure esentzia?

Zabiltzanean zailtzen dizuna

denboraren kontzientzia? (Bis)

 

5-Sir Ken Robinson, irakaskuntza

irauli gura zuena

azpimarratuz behinena

makinak hezten gabiltza baina

gizakia da sormena (Bis)

Ez zuen lortu, bekerekeak

ito zuen hasperena

agur umerik zaharrena

eskerrik asko egitearren

zure esku zegoena (Bis).

 

Ken Robinson

 

 

 

 

 

 

 

 

2-Hamaika sormen mota badira

argiaren dialekto

munduaren arkitekto

Hitza haragi bilakatu zen

isilpean margozteko (Bis)

Sormenak sorgin bihurtzen gaitu

baina eskolak menpeko

oztopo zentzugabeko

gure bizitzak lozormenetik

sormenera esnatzeko. (Bis)

 

4-Irakaskuntzan mailakatzen da

hierarkikoki jakintza

zenbakiak, lehen mintza

gero hizkuntzak, zuzen gaitezen

zenbakiei buruz mintza (Bis)

Makinak erraz ordezkatuko

duen makinen bizitza

sormen bako leku hitsa

zentzu komuna deitzen dioten

aurreiritzien sasitza.(Bis)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ken Robinson-