Haize Lekuona
Haize Lekuona

2023-03-08

M8a loratzen

M8a loratzen –

 
 
Zenbat aldiz galdetu didaten:
“haizu gauza bat neskato
M8a ospatzen duzue
baina zuzen zertarako
Ulertu hau ez dela festa bat
baizik ta borrokarako
Ta berdintasuna egon balitz
ez zen egun hau beharko
Feminismoa da gako
 
Irakaslea, kazetaria,
medikua, ingeniari
Lan munduan sartzeko guretzat
ez da hain beste atari
Ta nahiz ta lortu lana egiten
betiko problema argi
Zer ba ez dugu Mikelek edo
Josek bezain bat lansari?
Egin aurre egiari
 
Uste al duzu emakume bat
futbolaz bizi ahal dela
Edo tenisean minigonarekin
oso eroso daudela
Jakin emazte izana arren
zu bezain kapaz garela
Ez dut entzun nahi neskak kirolean
okerragoak direla
Ez ezazu pentsa horrela
 
Mundu honetan falta baitira
justizi ta enpatia
Rosa Parksek hartu zuen irmo
autobusean aulkia
Eskubide denak defendatuz
altxaz harro bekokia
Bera bezala hartu dezagun
berez gure den tokia
Hartu bide egokia
 
Nahiz batzuk gure etorkizuna
ikusia duten laino
Segiko dugu gure bidea
egin bezala oraino
Kanta dezagun gure arbasoek
esan dutena gaurdaino:
“Guk ez dugu nahi beste berorik
zuen musuen sua baino!”
Esan ozen eta irmo!
 
Emazteen eskubide eza
ez dugu gauza makala
Arazoa da bazterkeria
bihurtu dela normala
Gainera omen elkarzaintzea
da gauza erradikala
Horreri aurre egiteko goazen
borrokara behar bezala
Tindatuz morez azala
M8a loratzen