Naturak oporretan egoten ez daki –
Iruñak aspaldian
txundituta nauka
San Ferminetan egin
ditut zenbait gaupa
goitik behera miatu
artean Jarauta
txarangak sutan eta
peñak alarauka
poza hasten da baina
amaiera dauka
Euskal Herriko festa
onenen ospean
jiji jaja lau egun
pasatu ostean
etxera itzultzean
beroa hoztean
begirada dut horrek
dakarren kostean
baratzan inork jarri
ez duen postean
San Isidrok belarrik
ez digu ebaki
tomateak ez daude
iada berde kaki
babarrunak karakol
ta bareen jaki
naturak oporretan
egoten ez daki
ta hori gogor zaio
bizizale bati
Hara egin ditudan
hausnarketen puskak:
maite dut jasotzea
ereindako uztak
ta aitari esatea
“eingo diat uzt-ak”
baina kentzen baditut
berriz katiuskak
laister izango ditut
larrean masustak

