Eneko Fernandez
Eneko Fernandez

2022-07-19

RIAU-RIAU

 

Doinua: Gizona da zoroa

 

1. Bertako zein kanpotik

hona etorriak

besta gogoak edo

lanak igorriak

berdin dira arrazak

edo jatorriak

uztailean denok gara

zuri ta gorriak (bis)

 

 

2. Painuluak dakartzan

bestarako deiak

gosari pisutsu ta

gaupasa ideiak

unerik sinpleenak

edo epopeiak

guztiak biltzen ditu

uztailaren seiak (bis)

 

 

3. Iruñea, Azpilkueta

Pasaia, Lesaka…

haserako suziri,

osteko resaka

nahiz aurten gutti entzun

ditudan kexaka

mantsoegi heldu ta

joan dira presaka (bis)

 

 

4. Tamalez dena ez da

dantza eta riau-riau

sexu erasoak ere

izan goiz, izan gau

patriarkal gizarte

ta heteroarau

bestak itzuli dira

arazoak dirau (bis)

 

 

5. Oilartutako oiloen

aginduen trabak

zezenen erailketa

eta adarkadak

txakurren biktimismo

ta ukabilkadak

gure jendarte honen

laburpen azkar bat (bis)

 

 

6. Kanpora eginen zuen

hainbatek eskapo

batzuek besta gutti

ta zenbaitzuk franko

egindakoarekin

gelditu beharko

guttiago falta da

hurrengoetarako (bis)

RIAU-RIAU