Egoitz Zelaia
Egoitz Zelaia

2025-05-07

Satisfazio / Satisfikzio

Satisfazio –

Satisfazio
Arg: Aviz Media

Doinua: Abiatu da bere bidean (6 puntura moldatua) 

 
 
Berriz gosari gisa porro bat
eta deus gabe sabela.
      Kexatuko zait gibela.
Berriz kondoien usain likitsak 
estali du bainugela.
Ase ondoko hitz hotza eta 
mespretxuaren krudela
luzatu gabe, joan zara zu,
seiak ere ez zirela…
Hain argi utzi didazu dena
orain dena ilun dela.
 
 
 
Pertsona bati goitik behera
begiratzen dionari 
      begiratzen diot adi.
horretxegatik, ia senetik,  
begiratu nion hari,
“gizonekin ez” erraten zuen
gizonkeria berari.
Erreparatuz zuk zenuen ni 
begiratzeko erari
erregu egin zenidan bihur 
zintzadala bekatari.
 
 
 
Zazpi kaleak itxi ondoren
iritsi ginen Bilbira.
      Alkohola eta speeda.
Gin-tonikeko horma urtzean
piztu zitzaizun desira.
Lotsak hormaren antza hartzen du
eta badakizu, tira, 
denborarekin hormak erortzen
dira, egia hori da,
eta erortzen ez direnean
bota egin behar dira.
 
 
 
Ile motz-motza, larderiatsu,
eta janzkera urban-punk,
      ibiltzen dena buruzut.
Erregearen tronua beti 
zurea egin duzu zuk 
eta bufoiak izatekotan
bizi gara beste batzuk.
Elkar biluztu ondorenean 
liberatu zinen, arrunt.
Saiatu zinen, ez zenuen nahi, 
baina ezagutu zaitut.
 
 
 
Hemendik goiti nola ariko
zaren nago ikuskizun. 
      Zerbait piztuko ahal nizun!
Zuk erabaki zure baitara
egia dena diozun
eta egia aditu eta 
kasu egiten diozun.
Zuk erabaki zure burua
edo barnekoa entzun.
Zuk erabaki beharko duzu
askea izan nahi duzun. 
 
 
 
Kafeaz beste porro bat nola
ez nezake isio, ba?
      Bizioa bizio da.
Orain panpina hautsi itxurak
banarama sesiora
keak berriro eramanen nau
nik nahi dudan bertsiora.
Aspaldi xamar ikasi nuen
hurbiltzen ilusiora
satisfazio hutsetik heltzen  
ene satisfikziora.
Satisfazio