Ane Labaka
Ane Labaka

2016-09-29

Testurak

Testurak

Doinua: Ikusten duzu goizean

testurak1.Begirada begirune,
ikasketa abagune,
aniztasuna lotune,
gaiak jartzeko nahiz kantatzeko
ausart, koldar, harro, xume…
Gozatzeko zenbat une,
bilakatuz erdigune
hemezortzi emakume.

2.Prozesua ez da gaitza
kontraesanen ekaitza
hare bihurtzeko haitza.
Umiltasunez egin nahi dugu
daukagunaren eskaintza,
oinarri elkarren zaintza
ez baita antzemangaitza
urte oso baten emaitza.

3.Lagunduz literaturak
eranztean armadurak
askabide dira mugak,
bakoitzak dauka bere azala
hautemateko modu bat;
sakonune, tolesdurak…
Eten korseen joskurak
eta gozatu Testurak!

Testurak