Elixabet Etxandi
Elixabet Etxandi

2020-10-12

Urriak 12

Urriak 12-

Urriak 12z hiztun

Egutegi ezezagun

Jai egun batek sentiarazi dezake errudun

Gure historia lagun

Pentsaketetan dut jardun

Baina oraindik ez dakit zer den ospatzeko egun

 

Peru edo Arizona

Inperialismo sakona

Kolonietan inposatu zen zer den txar zer ona

Hispanidade kanona

Ospatzen gara egona

Besteei egin zoritxarra da gure zoriona

 

Gaurko egunean lotsa

Uztailak 14 hotza

Burgesiak du gorriz markatu zer zen aproposa

Konposa ta dekonposa

altxa dezagun ahotsa

Intsumisioz deseginen da jai egun arrotza

 

Baina gure erantzuna

delako elkartasuna

zapalduenen batzean egin daiteke jarduna

Borrokaz askatasuna

Da gure etorkizuna

Egun batean ospa dezagun guk nahi duguna

 

Urriak 12
Iturria: guaixe.eus
Urriak 12-