Ane Labaka
Ane Labaka

2018-03-05

Zer estaltzen du elurrak?

Zer estaltzen du elurrak? –

Doinua: Ai hori begi ederra A

Zer estaltzen du elurrak?
Arg: @VdeHarta

 

1.Mendi lepoak, gailurrak,
sasi, iratze, ezkurrak,
loreak eta hezurrak.
Duela gutxi manta zuri bat
jantzi du soinean lurrak.
Hipokresia, gezurrak,
miseria, iruzurrak…
zer estaltzen du elurrak?

2. Zierbenara begia
kanpin-denden biltegia
portuko amildegia.
Diskurtsoetan sartzen ditugu
ertzak ta periferia,
guk daukagu aurpegia…
Gaitzetsiz zurikeria
dena da zuriegia.

3.Mila itsaso zabali,
urrundutako magali
beroa nola bidali?
Atzean utziz Senegal, Ghana,
Armenia, Siria, Mali…
Ezin ahotsak itzali,
elurra urtu, kiskali,
ez dezan dena estali.

Zer estaltzen du elurrak?