Bertso Egunean, Bertso Eskolak protagonista

2019-01-30

Bertso Egunean, Bertso Eskolak protagonista –

Pasa den larunbatean ospatu zen Barañainen Bertso Eguna, Bertso Eskolak ardatz. Bertsozale Elkarteak plazaratu duen kronikak ederki kontatzen dizkigu eguneko joan-etorriak, Bertso Egunak eta Bertso Eskolen Egunak denboran eta espazioan topo egin zutenekoa.

Bertso Egunean, Bertso Eskolak protagonista

IKUSI ARGAZKIAK, HEMEN 

Goizetik hasi zen festa, Andoni Egañak, Xabi Zabalak eta Alberto de Abajok “Enkarguz” emanaldia estreinau dute Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik. Kantu bat sortzeko prozesua erakutsi zioten publikoari, musikaren, metrikaren eta hitzen inguruko eskola bikaina emanez. Segidan poteoan ibili ziren herriko lau tabernatan: Aitor ServierAlaia Martin, Andoni Egaña, Arrate IllaroEli PagolaGorka PagonabarragaMikel LasarteMiren ArtetxeSaioa AlkaizaSarai RoblesUnai Iturriaga eta Xabi Igoa .

Iparra-Hegoa ekimenak prestatu zuen bazkaria, eta ondoren arratsaldeko emanaldiaren txanda: 460 lagun izan ziren bertso eskolako bost kideen emanaldia jarraitzen.

Gauean Oinutsik, Hezurbeltzak eta Kasu taldeek kontzertua eskaini zuten Barañainen atondutako karpan. 

Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da

Hitzordua baliatuz, Nafarroako Bertsozale Elkarteak urteroko batzarra egin zuen goizean, eta gero Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zen. Ondotik, Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zen: otsailaren 9an hasiko da, Tuteran.

Bertso Egunean, Bertso Eskolak protagonista