Txirrita epaitegira eta ihesera eraman zuten 14 bertsoak

Txirrita epaitegira eta ihesera eraman zuten 14 bertsoak –

Bertsolari Aldizkariak aste honetan emandako prentsaurrekoan zabaldu genuen berria: Jose Manuel Lujanbio, “Txirrita“, Iruñean epaitu zuten Legasako alkateari idatzi zion bertso-papera zela eta. Kondenatu egin zuten, baina bere bila joan zirenean, Txirrita ez zegoen etxean. 

14 bertso izan ziren ereñotzuarrak idatzi zituenak, eta originalak oraino agertu ez diren arren, artxibategian gordeta zegoen gaztelaniazko itzulpena dago. Miren Ibarluzeak hurbilpen ariketa egin du bertsoak itzuliz. 

Hemen duzue, batetik, artxibategian gordeta zegoen itzulpena, eta bestetik Ibarluzearen itzulpena:


Testua eta itzulpena: Miren Ibarluzea

Txirrita epaitegira eta ihesera eraman zuten 14 bertsoak

Sarrera-azalpena

 

Bertsoaldi bat bezalaxe, bat-batean, etorri zaigu itzulpen-enkargua. Hasi gara, itzulpen ideala buruan, Txirritaren hizkerara ahal bezainbat gerturatu nahian hark egingo zuena imitatu nahian, haren beste bertso jarri batzuetako puntuak kopiatuta… Baina atzera egin dugu, fideltasunaren izenean desleial ari baikinen hizkuntzaren historiarekin, dialektologiarekin eta Txirritarekin berarekin. Euskara batuaren alde egin dugu azkenik, hautuak aitortuta desleial izanagatik ederrago direlakoan beheko bertsook (itzulpen askori buruz esaten den bezalaxe, les belles infidelles direlakoan). Jakin badakigu xehetasunen bat hizkuntza batetik besterako bidean galdu zaigula, baina, dagokigun prozesuko itzultzaileen hitzak gure eginez, esan dezagun bertsoon mezua eta prozesuko paperetako mezua alderatuta, “funtsezkoenean ez dagoela bariaziorik”. Hobeto egin zitekeen, seguru, baina entregatzeko epea ailegatu orduko, itzulpenekin gertatzen den modu-moduan, bukatu ordez, bertsook abandonatu behar izan ditugu.

 

Doinua: Naparruatik ardo karraio (Norteko trenari)

 

Primer verso: hacia el año mil novecientos catorce hemos tenido un caso muy chusco, los de este pueblo de Legasa, y para cuando llegamos a este extremo nos hemos tenido que proveer de buena dosis de paciencia.

 

Mila bederatziehun eta
hamalaugarren urtean
kasu bitxi bat gertatu zaigu
legasatarren artean.
Eta aurkitu garenerako
muturraren muturrean,
zer gaude ba pazientzia dosi
handi baten beharrean!

 

Segundo. Hoy en Legasa cierto individuo natural de Urroz, de nombre Eusebio, el que si antes fué Gefe ahora, el pobre, se en cuentra sin galones: según la traza ha sufrido mucho, pues no está muy gordo; en una palabra es un hombre con el que yo hace tiempo ando a la greña.

 

Egun Legasan bada urroztar bat,
Eusebio du izena.
galoirik gabe dago gaixoa,
lehen jefea izan zena.
Ondo sufrituaren traza du,
ez baita oso gizena.
Hitz batez da gizon bat nirekin
lehendik sapan dabilena.

 

Tercero. Sin embargo, yo no me he decidido a dar este paso para enredarlo todo, no; yo he tenido mucha confianza con esa casa hasta el punto de leer las cartas que llegaban, pero en cierta ocasión, nuestro hombre, me quitó una peseta de multa, que no ha hecho seguramente intención de entregar a nadie.

 

Aldiz nik ez dut pausorik eman
ez dena endredatzeko.
Konfiantzazko etxea nuen
baita gutunak leitzeko.
Baina behin pezeta kendu zidan
gizonak multa ordaintzeko,
ta intentziorik ere ez du egin
inori entregatzeko.

 

Cuarto. Y aquí viene lo bueno. Se trata de un individuo que anda atropellando la razón y sin embargo él se siente ufano de ello; él con nosotros gastaba ceño adusto, pero mientras tanto se quedaba las multas para sí; así que no me estraña lo que hizo con la mía, porque lo había hecho con otras.

 

Hau ona! Arrazoia zanpatu
eta nahigabetu ordez,
gizona harrotuta jartzen da
gurekin kopeta beltzez.
Han agertzen da bizkitartean
multak beretzako gordez.
Beste askorekin egin bazuen,
gurearekin nola ez!

 

Quinto. Lo menos creia él que era Fiscal o Notario y yo que creia tener, en él, un amigo, me he encontrado con un adversario; el se daba prisa en cobrar las multas, pero tuvo que entregar todo a la fuerza cuando lo echamos de la Alcaldia, convencidos de que este era el único medio de acabar con él.

 

Notario-fiskal ustekoa!
Etsai laguntzat nuena!
Multak kobratu beharrez presak
hartuta ibiltzen zena
indarka bota dugu udaletik

eta itzuli du dena.
Guk uste dugu horixe dela
bukatzeko bide onena.

 

Sexto. Hubo tiempo en que no creía yo que fuera así, pero claro en empezando a obrar de esa manera, a menudo suelen surgir diferencias; el caso es que nuestro hombre se complacia en castigar a inocentes y a nosotros tambien quiso rebajarnos poniendo en un anuncio que eramos gente extraña.

 

Ez nuen egundo pentsatuko
hala gertatuko zenik.
Baina hala jarduten hasita
bada diferentziarik.
Errugabeak zigortuz pozten
zenak gu ere iraindu nahirik,
anuntzio bat jarri ez zuen ba
arrotz ginela esanik!

 

Séptimo. Llevamos viviendo en Legasa la friolera de cincuenta y dos años; ya sabemos que desde hace tiempo hacemos mucha sombra; por eso que Dios nos guarde de las lenguas de ciertos individuos que nos han cargado de falsos testimonios como a Cristo.

 

Berrogeita hamar urte luze da
bizi garela Legasan,
jakina denez aspaldidanik
itzal egiteko trazan.
Errezu Jaungoikoak zenbaiten
mihi gaiztotik gorde gaitzan!
Hitz faltsuz kargatu baikaituzte
Kristorekin egin gisan.

 

Octavo. Dice que le pusieron dinamita en su casa… … Con esto tambien nos ha traído fritos poniéndonos una fama muy mala; pero se ha fastidiado porque al fin y a la postre ha resultado que él es quien ha tenido que pagar los vidrios rotos.

 

Dinamita jarri ziotela
esan eta esan berak.
Ta ondorioz frijitu gaitu
ospe txar eta galerak.
Baina fastidio handiena
hari sortu dio aferak,
ezen ordaindu behar izan ditu
hondatutako platerak.

 

Noveno. Primeramente la Guardia civil nos llamó con la intención de que se supiera todo, y a este fin comenzaron a dar cuenta de todos nuestros pasos, hasta que hubo alguien que dijo que a su juicio nosotros no eramos merecedores de castigo alguno.

 

Guardia Zibilak deklaratzera
deitu gintuen lehenbizi,
ta gure ibilera denen berri
jakiteko azaltzen hasi.
Baina azkenerako norbaitek
zuen han jakinarazi
haren ustetan ez genuela
guk kastigurik merezi.

 

Décimo. Una vez en la Sala del Valle, se presentó el Juez a quien fuimos entregados por la Guardia civil. El Sr. Echandi se escusó diciendo que el no era competente, que el asunto debia verse en Pamplona.

 

Guardia zibilek Sala del Vallen
juez aurrera entregatu
gintuztenean Echandi jaunak,
hitza hartuta, aurkeztu
zuen konpetentziaren faltan
nahi zela desenkusatu,
eta afera Iruñaldean
behar zutela aztertu.

 

Undécimo. En vista de todo esto el Juez nos remitió a Pamplona para que allí (en Pamplona) entendieran y fallaran acerca del asunto. Todos sabemos que allí nadie anduvo de miedo, para decir la verdad, por eso todo nos fue favorable; asi que a nuestro hombre mas le hubiera valido no meterse en estos lios de los que tan perjudicado ha salido.

 

Iruñera bidali gintuen
juezak dena ikusita,
han erabaki zezaten auzi
hau ulertu ta ikasita.
Han dena izan genuen aldeko,
beldurrak kanpo utzita.
Gizona, nahastetan zertan sartu
kalte guztiok bizita?

 

Duodécimo. Por entonces un amigo se interesó en escribirnos, nosotros le agradecemos por haberse acordado de nosotros en aquella ocasión, y nos decia que le avisáramos enseguida si nos hacian quedar en Pamplona, para que él pudiera interponer sus influencias mediante las cuales antes de transcurrir medio dia nos pondria a todos libres

 

Estimatzen da adiskide batek
karta batez esatean
hari deitzeko geldiaraziz
gero Iruñea partean.
Bere influentzien indarrak
erabilita tartean,
libre jarriko gintuzketela
egun erdiko epean.

 

Décimo tercio. Cierto que nosotros hemos andado mas tardos, y el para cuando nosotros nos dimos de guarda ya habia ido; pero por caminos torcidos nunca se anda bien; por eso el Juez de allí (Pamplona) no contará haber bebido a nuestra costa. De la piel del sugeto que nos ocupa salió todo

 

Berandutu zitzaigunez gero
hura joana zen handik.
Ezin egundo ondo ibili
okerreko bidetatik!
Hango juezak ezin esan edan
zuela gure poltsatik,
dena atera baitzen dagokigun
gizonaren azaletik.

 

Décimo cuarto. Como esperábamos pronto hemos podido reanudar nuestro trabajo; toda la gente está estrañada; no sabemos a cuanto ascenderá la pérdida que nuestro hombre ha tenido; el caso es que Tomas, Pedro y Francisco han quedado muy satisfechos “[1]

 

Espero gisa gure lanera
itzuli gara sikira!
Gizonak zenbat galdu ote duen
jendearen ikusmira!
Jarri gaitezen kasu honetan
gertatuari begira:
gure Tomas, Pedro eta Frantzisko
orain deskantsatu dira.

Txirrita epaitegira eta ihesera eraman zuten 14 bertsoak
Txirrita epaitegira eta ihesera eraman zuten 14 bertsoak
Txirrita epaitegira eta ihesera eraman zuten 14 bertsoak
Txirrita epaitegira eta ihesera eraman zuten 14 bertsoak
Txirrita epaitegira eta ihesera eraman zuten 14 bertsoak
Txirrita epaitegira eta ihesera eraman zuten 14 bertsoak