San Ferminetako bertso saioak

San Ferminetako bertso saioak – Ostegunean hasiko dira San Ferminak, Euskal Herriko jai ezagun eta maitatuenetakoak. Iruñea festetan murgilduko da bederatzi egunez, eta tartean, noski, izango da bertsoez gozatzeko aukera.     Uztailak 8, larunbata Bertso jaialdia: Julio Soto, Aimar Karrika, Uxue Alberdi eta Jon Maia.  Gai-jartzailea: Maider Ansa.  19:00etan Sarasate Pasealekuan Antolatzailea Iruñeko Udala

Segi irakurtzen

Bertso Udalekuak datorren astean hasiko dira

Bertso Udalekuak – Uztailaren 4an hasiko dira Orion, Itxaspe baserrian, eta jarraian lekukoa hartuko dute Irañeta, Bidarrai, Muxika eta Zuhatzako akanpalekuek. 200 gazte inguruk gozatuko dute bertsolaritzaz uda honetan aisialdi gune hauetan. Orion 12-13 urte bitarteko gazteak bilduko dira, 38 lagun denera, uztailaren 4tik 10era bitarte. Jardunaldi hauek bukatu eta hurrengo egunean, uztailaren 11n, hasiko

Segi irakurtzen

“Eskolatik Plazara”, bertsolari gazteen hastapeneko oholtza

Eskolatik Plazara – Ikastetxeetako aretoa bilakatu da 10-11 urte arteko gazte askorentzat lehenengo plaza bertsotarako, eta bertan hasten dira lau-hankatan ibiltzetik zutik oinez jartzera.   Hogeita bi gazte aritu dira eskolaz eskola “Eskolatik plazara” proeiktuan abesten. Ikastetxe arteko txapelketaketan edo Bertsolari Gazteen BBK sariketan parte hartu dute aurretik batzuek, eta bertso eskoletan dabiltzan gazteak dira,

Segi irakurtzen

Aroa Arrizubietak Eskolarteko txapela eraman du Arabara

Aroa Arrizubietak Eskolarteko txapela eraman du Arabara Joanes Illarregi leitzarra izan da txapeldunorde. 200 lagun inguru elkartu dira Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko finala jarraitzeko, Saran. Arratsaldean festak jarraipena izan zuen bazkari eta rap emanaldiarekin.       Ongietorri goxoa egin zion Sarak Eskolartekoari, Bertsozale Elkarteak kontatu digunez. Oholtza gainean zein oholtzatik kanpo aniztasuna zen nagusi:

Segi irakurtzen

630 gaztetxo batu ditu ziren Arriagako topaketetan
630 gaztetxo batu ditu ziren Arriagako topaketetan

630 gaztetxo batu ditu ziren Arriagako topaketetan Bilboko 13 ikastetxetako 630 ikasle elkartu ziren herenegun Arriaga antzokian, bertsoa eta musika ardatz zituen ikasturte amaierako jaialdi handian.   Bilboko Arriaga antzokia bertsoaren topaleku bihurtu zen astelehen goizean. Bilboko ikastetxeetako ikasleak bertan elkartu ziren bertsoak eta kantak abestera, baita bertsolariak bat-batean entzutera ere. Bilbon 32 ikastetxeetan eskaintzen da bertsolaritzaren inguruko proiektua,

Segi irakurtzen