Hemeroteka

Mende laurden bat bertsoa hedatzen

2025-06-20

Orain dela 25 urte Legazpin «parranda giroan» bertsotan aritzen zen gazte talde batek Bertso Olariak bertso eskola sortu zuen. Helduen talde bat sortu zuten aurrena, eta haurrena gero.

Xanti Zabala ‘Lexo’ gure gogoan beti

2025-06-19

Gaztetxoa nintzela izan nuen Gaintxurizketa  baserriko bertsolariaren berri, Zeruko Argia  aldizkariaren azken orrialdeetan maiz plazaratzen zituen bertso-sortak irakurrita. Ederrak ziren, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko sutsuak, eta garaiko gertaerez mintzo zirenak. Irrika handiz egoten nintzen Lexoren bertso-sorta berrien zain.