Sentitu, (pentsatu), ekin

Sentitu, (pentsatu), ekin – Horixe erakutsi digute gure pailazo maiteek. Jakintsuak haiek. Ados, umeentzat bai. Ondo dago hori. Baina gu arin bizi gara, arinegi. Fast food, fast life. Fast and furious. Akzio jendea gara gu. Sentitu (hori astirik izan barik ere egiten dugulako, nahi gabe) eta ekin. Sentitu eta ekin. Ekin. Batez ere ekin. Pentsatzeko,

Segi irakurtzen

Bizitza vs Bertsoa

Bizitza vs Bertsoa – Bertsoa bizitzako edozein gauzarekin alderatzen ahalegindu ohi naiz. Oholtza gaineko eta egunerokotasuneko arazoak, sentsazioak, sentimenduak, beldurrak zein bizipenak. Guztiak dira nire indargune eta ahulguneen arrazoi, hauek gainditzeko edo nabarmentzeko tresna. Bizitzaren eta bertsoaren antzekotasunak hainbat dira. Oholtzara igotzeko eskaileratan oreka galtzea ez da horren arraroa, azterketara bidean ere ikasitako guztia ahaztu

Segi irakurtzen

Bigarrenez

Bigarrenez Bertsotan egin genuen bigarren aldia etorri zait gogora, lagun minari musu bat eman nion bigarren aldia, azterketa aurretik birritan joan naiz komunera, eta ordua begiratzeko mugikorra hartu dut bigarrenez gaur goizean. Gogoan dut zuk eta biok poto egin genuen bigarren aldia, amak non eta norekin nagoen galdetu didan bigarren aldia da, bart barra ertzera

Segi irakurtzen

Erabakiak

Erabakiak Kafea ala tea, zuria ala beltza, parrandan irten ala liburu bat irakurri, gizon ala emakume jokatu, bikotearekin utzi ala igande arratsaldeak konpainian eman, lan proposamen berria ala konfort gunea, kartzelako lanari umorez edo modu tragikoan heldu, lagunari mina egingo dion sekretua kontatu ala bera enteratu arte itxaron, gaixorik duzun senidea erresidentziara eraman ala super-heroi

Segi irakurtzen