Boteretzea

Boteretzea Doinua: Ai hori begi ederra     1.Ehun neska protagonistak historiaren kronistak aliatu optimistak asteburuan elkartu gaitu Ozaetako herrixkak gure irrien konkistak. Mugitu egin nau pixkat udaleku feministak. 2.“Garaion”denon etxea sorginguneko lezea lortu dugu moretzea. Artoarekin bat norberaren konplexuak aletzea formakuntzaz jabetzea, entzutea, saretzea… hori da boteretzea. 3.Lau eguneko uharte denek ajea dakarte sentitu

Segi irakurtzen

Inaxi Etxaberi elkarrizketa (2015)

  Inaxi Etxaberi elkarrizketa – Gorka Erostabek Berria egunkariarentzat egindako elkarrizketa. ……………………………………………………………………………………………. IÑAXI ETXABE: “MAIALENEK TXAPELA IRABAZI ZUENEAN SALTO EGIN NUEN ETXEAN”       Etxeko txoko askotan ditu barreiatuak berak sortu eta idatzitako bertsoak Iñaxi Etxabek (Oikia, Zumaia, Gipuzkoa, 1933). Maitasun berezia die 10 eta 14 urteko bi bilobei jarritakoei. «Haiek amonari oraindik ez

Segi irakurtzen

Feminismoarekin erriman

Feminismoarekin erriman – Honako idatzia Itziar Ugartek Berria egunkarian plazaratutakoa da.    BERTSOLARITZA  Feminismoarekin erriman ‘Txapelatik gobarara. Emakumeak, feminismoa eta genero ikasketak azkenengo hiru hamarkadetan’ hitzaldia eman du Jone Miren Hernandezek, EHUko Udako Ikastaroetan 2017-07-11 / Itziar Ugarte Irizar   Duela hamar bat urte ekin zion bertsolaritza aztertzeari Jone Miren Hernandez Garziak (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1970). «Bertsolaritza interesatzen

Segi irakurtzen

Martxoak 18

Martxoak 18 Pasa da martxoaren 8a. Pasa ditugu ospakizunak, aldarriak, saio bereziak. Eta pasa gaitu betikoak. Atzera begiratuz gero, argi da bide luzea egin dela (edo bidea egin zaigu luze?).  Bertsoak adibide bezala hautatutako garai bateko gaiak entzun besterik ez dago jabetzeko; Antzuolan, 1975. urtean saio bakarrean jarritako lau perla, zein baino zein. Bat hautatzearren,

Segi irakurtzen

“Amonek” aspertu egiten naute…

Amonek Esan dezadan zehatzago: bertsotan, ipuinetan, literaturan, antzerkian, zineman… azaldu ohi diren amona onbera, adeitsu, kezkati, bihotz oneko, arduratsu, samur, dotore, eskuzabal, leial, ezti, maitagarri, paziente, ulerkor, (besterentzat) zoragarri horiek aspertu egiten naute. Izan ere, horrelakoxeak baitira (eta horrelakoak bakarrik) urte luzetan marraztu ditugun amonak. Asko jota, petral, hitzontzi edo sudurluze bezalako adjektiboak gehituko zitzaizkien,

Segi irakurtzen