Bihar da Santa ageda
Iritsi da otsailaren 4a. Oles eta oles etxekoak jotzen ditut nik gaur ateak, dirurik ez bada, gizendutako bildotsa.
Iritsi da otsailaren 4a. Oles eta oles etxekoak jotzen ditut nik gaur ateak, dirurik ez bada, gizendutako bildotsa.
Gurean indartsuenak gabon egunekoa eta Santa Agedaren aitzakia badira ere, forma askotan agertzen da etxez etxeko eskearen ohitura: puska biltzea, gibel-jana, oilasko biltzea. Itxuraz, jatorria neguaren gogorrari aurre egiteko asmoan izango zuen, baserrietako kontserben usainean aldaba joka abiatzen zirenentzat. Nabarmena da gisa honetako errituak inguratzen dituen testuinguru erlijiosoa ere.
Santa Ageda bezperan kantatzeko hamaika modu - Estitxu Eizagirrek ARGIA-n. Santa Ageda bezperan, kantatzeko hamaika modu bilatu dituzte kolektiboek aurtengoan [caption id="attachment_46957" align="aligncenter" width="600"] Ilustrazioa: @olentzero_gas[/caption] Jai pagano-erlijiosoa [...]
Zorion etxe horietako denei - Goierriko Hitzatik. Astelehenean da Santa Ageda bezpera. Kantuan irtengo dira goierritarrak, asko etxerik etxe, antzinako usadioan. Bere arauak eta errituak ditu koplarien jardunak. [caption id="attachment_35133" [...]
Elebakarrarena - Santa Agedan gertatu zen. Lapurdiko herri ez oso euskaldun bateko eskeko taldera batu ginen hirugarren urtez jarraian. Etxez-etxekoa hasi aitzineko eguerdiko aperitifa herriko ostatu xume batean ; urtean behin [...]