Enkontru txapelketeroak

Oihana Bartra

Oihana Bartra

2017-10-06

Enkontru txapelketeroak –

Aspaldiko jendea berriz ikusteko momentua izaten da, besteak beste, Txapelketa Nagusia. Beti suertatzen da norbait lau urtetik lau urtera ikusten duzuna, rute txapelketeroa egiten. Bost minutuz gaine-gainetik bada ere elkarren bizitzaren errepasoa egiten da horrelakoetan. Zelan? Zertan zabiltza? Aldaketarik? Txundituta geratzen naiz euretako batzuekin. Garai batean edozein herriko jaixetan topatzen nituen horietakoak dira gehienak. Orain lan “serioa” dute, etxea, seme-alabak kasu askotan. Pozik bizi direla diote. Desberdin, euren hitzetan. Ja ez dutela lehengo bizitzarik. Parrandan ez direla irteten, baina kirola baietz, orain triatloiak egiten dituztela. “Lasaiago” bizi direla, beste era batean, baina zoriontsu. Eta hala izango da, baina han ikusten ditut nik, txapelketa aitzakia hartuta, kubata eta zigarroa eskutan, bizitzari azken kalada ematen. Euren lehengo bizitza gogorarazten dien jendearekin irribarretsu, orain dela hilabete fundamentuzko planik egin ez eta egun horretan dena aldi berean egin beharra balute bezala. “Ea sarriago egoten garen” batekin agurtu eta BECen ikusiko dugu elkar. Sarrerarik baldin badago behintzat…

Enkontru txapelketeroak