Txomin Agirreren Iru Erezi

Txomin Agirreren Iru Erezi –

(Euskalzale 1898ko otsailaren 10ean)

 

Txomin Agirre (1864-1920) Ondarroako familia pobre batean jaio eta bizitza Zumaian kapilau emandakoak parte hartze aktiboa izan zuen garaiko argitalpenetan, harreman estua izan zuen orduko kulturgile handiekin, Azkue, Campion edo Etxegarai besteak beste, eta euskaltzain izatera ere iritsi zen. Gerora itzalik handiena utzi duen lana Auñamendiko lorea (1898), Kresala’(1906) eta Garoa (1912) trilogiarekin euskal eleberri modernoaren lehen bidegile gisa egin zuena izan zen, ordea. Euskal kostunbrismoaren gailur gisa hartzen da hirukoa. 

 

Txomin Agirreren Iru Erezi

 

Auñamendiko loreak baditu desberdintasunak, aitzitik, beste biekin. Gailur horri baino ordura arte Campionek edo Navarro Villosladak jorratu zuten literatura erromantiko historikoari dagokio. Euskaldunak kristautu ziren garaiaz ari da, euskal jatorriaz, kutsu mitiko batekin. Hemen kokatzen da Iru Erezi, bertsolaritzari erabateko protagonismoa ematen dion ipuina. ,

Frankoen kontra gerrara jo ala ez erabakitzeko bildu dira gizonak mendian. Gerrako kontuak entzun nahi dituzte bertsoetan, baina bertsolari nekatu batekin egiten dute topo kontatzen denez, alargundu zenetik apenas abestu duenarekin. Ingurukoek hauspotu eta sagardoarekin zirikatzen duten arren Jainkoa, bakea eta bere emazte hila baino ez dakartza bere bertsoetan. Bertsolaritzaren eredu moralizatzaile bat eskaintzeko darabil apaizak gerora bere lehen eleberrian, eta Euskal-Erria (1998ko uztaila) eta La Baskonia (1902ko otsaila) aldizkarietan berrargitaratu zen ipuina.

“Koblakaririk onenetakoa zan Peru (…) Igarle baten antzera itz egiten bekian; iñoiz bere aotik urtendako itz gorituak euskaldun gudarienak berotu oi zituan; baiña egun guztietan ezta gizona tentun batean egoten, da egun atan ezegoan Peru gizonen biotzak ausardituteko tentun, gogo edo indarrean.

 (…) Iaizu ta edaizu, lagun zaarra, ta zeure naigabeok alde batera ichizuz. Sarrera ona egin dozu, beti legez, baiña bigunego edo, samurregi edo, eztakit nik zer esan bere. Ezgaikezuz geiegi oillotu, biar edo etzi iñoiz baño gogorragoak izan beharko dogu-ta. Ea, esaiguzu gudarako erezi bat.

 – Peruk, zurezko ontzia eskuetan ebala, ezpanaetara eroan barik, zerurontz begira, suaren garrak eta biotzeko mugidaldeak gorri-gorri eukala, asi eban bigarren erezia  (…) “Gaur badakit eztala ondo/ sentzun baga zaunk eitea/  ta bakean doianari/ Ortz-azurrak ezartea”

(…) Jaungoikoak daki zer zarata ta nasteak atera zituen Peruren jiran (…) Milla bat keiña, betzigo ta irain alkarri esaten nekatu ziranean, oraindik askoren orruak entzuten ziran (…)  “Nere emazte Manu Mari/Jaunak ein nau ni koblakari.” Peruk bere ereziak amaitu zituan, da eskuetan eukan ontzi sagardoaz betea lurrean ichi ta aldendu zan gizakumen artetik.”

Txomin Agirreren Iru Erezi