Naroa Iturriozek finalerako txartela eskuratu du Bizkaiko Eskolarteko azken kanporaketan
Naroa Iturriozek finalerako txartela –
Iragan astean jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa, Durangon. Honako zazpi bertsolariak oholtzaratu ziren:
- Aner Goikoetxea
- Haizea Rotaetxea
- Jon Abasolo
- Maddi Aurtenetxe
- Malen Ibarzabal
- Maren Armendia
- Naroa Iturrioz
Ander Aldazabal izan zen gai-jartzailea, eta epaimahaia Garazi Mendoza, Beñat Romero eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Ander Elortegi izan zen idazkaria.
Bizkaiko Eskolartekoak lau kanporaketa izan ditu, eta zortzi lagun sailkatu dira finalera: saio bakoitzeko irabazlea zuzenean, eta gainontzeko laurak puntuazioz. Honako zortzikotea ariko da kantuan Iurretako frontoian maiatzaren 31n:
- Aiala Irurtia (Arantzazu)
- Ekhi Zuluaga (Igorre)
- Enara Gallastegi (Dima)
- Iradi Barrenetxea (Artea)
- Jon Abasolo (Munitibar)
- Kelmene Abaitua (Berriz)
- Maddi Aurtenetxea (Zornotza)
- Naroa Iturrioz (Zornotza)
Maiatzaren 31ko goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da, eta 11:30ean bat-batekoa.