Gabiria eta bertsolaritza

Liburua sortzeko proiektua 2021ean jarri zen martxan, eta Gabiriako bertsolaritzaren transmisioa eta historia balioan jartzeko egindako ahalegin bat izan da.

Gabiria eta bertsolaritza –

Gabiria eta bertsolaritza
Arg: Goierriko Hitza

Sustatzaileek honako azalpenak eman zituzten proiektua aurkezterako orduan: “Txapelketa Nagusia denean edo inguruko herriren batean saioa dagoenean, taldean mugitu izan gara; eta zer esanik ez, dauzkagun bertsolari pila. Berezia da”. Arrazoi horiek eraman zituen gabiriarrak herriko bertsozaletasuna aztertzera. Betidanik izan dute hori aztertzeko eta dokumentatzeko gogoa, eta Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak eskaini zuen bigarren ikerketa bekak aukera bikaina eskaini zien horretarako. Lau urteko lanaren fruitua aurkeztu zuten iragan igandean Osinalde elkartean.

Goierriko Hitzak aurkezpena grabatu du:

 

Gabiria eta bertsolaritza