Izaro Bilbao
Izaro Bilbao

2025-08-08

Bertso udalekuez

Bertso udalekuez –

Bertso udalekuez

Ezinezkoa egingo litzaidake bertso udalekuez ez den beste ezertaz idaztea hilabeteotan. Pentsatzen nuen jadanik heldu egin naizela, ez naizela ziplo erortzen udaleku sindrome horretan. Tira, agian ez da heldutasun kontu bat. Hori bai, zeharo idealizatu nituen bertso-udalekuak nerabezaroan, urteekin identifi katzeko gai izan naiz.

Arnasteko leku bat eman zioten txikitako Izarori Euskal Herrietako aterpetxe desberdinetan igarotzen genituen hamar egun horiek. Hori egia borobila da. Nolabait, hori baino leku hoberik inoiz aurkituko ez nuela pentsatzen amaitu nuen. Denborak erakutsi dit, noski, hori gehiegikeria bat dela eta bazeudela gure artean ere botere-harremanak, dinamika hierarkikoak eta, tira, edonon dauden mobida guztiak. Ez pentsa mingarria izan denik konturatzea. Desidealizazioak ez ditu oroitzapenak zikindu, zintzotu baino. Are, esango nuke geroz eta pozago joaten naizela bertso udalekutara urtez urte.

Aurten hezitzaile gisa joateko plazera izan dut hirugarrenez. Begiratu gisa joan nintzenetik erabakia nuen nagusitan bertso-udalekuetan begirale izan nahi nuela (beste hainbestek bezala). Kontrako aldetik oso desberdin ikusten dira gauza asko. Plangintza sortu, materiala bilatu, begirale-taldearekin harremanak sortu… Atzeko engranajeak ikusten dizkiogu magiari.

Urtero oso gustura ibili naiz, baina aurtengoa berezia izan da. Azken txandako ardura hartu dugu eta inoiz baino presenteago eduki dut berriz ere Izaro hori, udalekuez besterik mintzo ez zena. Hamazortzi urtekoa Izaroa, bertako lagunekin bizitza bat eraikitzea amesten zuena. Ez zebilen hain oker, ezta hain zuzen ere.

Azkenengo txandan egin nituen negarrak egin ditut aurten ere Bidarrain, beste gazte batzuen azken bertso-udalekua bizitzean. Hamar egun besterik ez dira eta oraindik ez dut guztiz ulertu zer den hain bereziak egiten dituena, baina barrutik mugitu naute. Agian, soilik agian, berriro ere pixka bat idealizatu ditut. Lasai, egingo naiz heldu berriro udazkenerako.

Bertso udalekuak

 

Bertso udalekuez