Saio Alkaizak Igartza beka jasotzea errefusatu du, CAFen parte hartzea dela eta

Saio Alkaizak Igartza beka jasotzea errefusatu du –

Saio Alkaizak Igartza beka jasotzea errefusatu du

Igartza Saria Elkar argitaletxeak, Beasaingo udalak eta CAF enpresak urtero antolatzen duten literatur saria da, 1998tik gaur arte. 35 urtetik beherako idazle gazteei zuzendua dago, eta parte-hartzaileek gehienez bi liburu izan ditzakete argitaratuak. Igartza Sariak ez ditu bukatutako liburuak saritzen, proiektuak baizik: aurkeztutako proiektua gauzatzeko beka bat jasotzea da saria.

Beka horri egin dio uko, hain zuzen ere, Saioa Alkaizak. Katu ileak txandaletan lana aurkeztu zuen iruindarrak, eta lehen saria jaso zuen. Baina 10.000€-ko beka jartzen duen erakundeetako bat CAF enpresa da, eta erakunde honek Jerusalemen tranbia bat egiteko proiektua dauka esku artean. Egitasmo honek are gehiago okertzen du palestinarren bizia euren lurralde okupatuan. Gaia sakonago ezagutzeko, ARGIA aldizkariak Maria Ortegaren Apartheid isilaren geltokiak erreportajea plazaratu zuen bere 2.922 zenbakian. CAFek Israelekin egiten dituen negozioak salatu ditu bertsolariak, sionistak genozidio bat gure muturraren parean gauzatzen ari diren honetan, eta horregatik egin dio muzin bekari.

Saio Alkaizak Igartza beka jasotzea errefusatu du

Jende askok salatu du tren enpresaren rola aspaldi honetan, eta azkenetako bat EAEko Imanol Pradales lehendakaria izan da: “Agian, CAFek hausnarketa etikoa egin beharko luke”, estatu sionistarekin duen hitzarmenari dagokionez. 

Saio Alkaizak Igartza beka jasotzea errefusatu du