Aitor Etxebarriazarraga, Abadiñon irabazle

Aitor Etxebarriazarraga Abadiñon irabazle –

Aitor Etxebarriazarraga Abadiñon irabazle

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen herenegun Abadiñoko probalekuan, 500 bertsozaleren aitzinean. Honako lanak egin behar izan zituzten bertan ziren sei bertsolariek:

  • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, Iparragirre abila dela doinuan.
  • Ganbarako lana:
    • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    • Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean. 

Aitor Etxebarriazarraga gailendu zen, eta ondorioz zuzenean sailkatu da azaroaren 15ean ospatuko den Bermeoko finalaurrekorako. Honela geratu zen sailkapena:

  1. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola – 651,5
  2. Txaber Altube Sarrionandia – 607,5
  3. Gorka Pagonabarraga Agorria – 604,5
  4. Unai Mendiburu Valor – 600
  5. Maite Sarasola Isazelaia – 562
  6. Enare Muniategi Etxabe – 552

Gai-jartzailea Igor Menika Bengoetxea izan zen, eta honako lagunek osatu zuten epaimahaia: : Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Itxaro Juaristi Olaetxea izan zen idazkaria. 

Aitor Etxebarriazarraga Abadiñon irabazle