Muskildiko Xilaba txapelketako saioan gertatuko eraso matxista gaitzetsi du Bertsozale Elkarteak
Muskildiko Xilaba txapelketako saioan gertatuko eraso matxista –

Iragan abenduaren 13an Xilaba bertsolari txapelketako kanporaketa saioa ospatu zen Muskildin, Zuberoan. Ganbarako ariketekin hasi eta Elixabet Etxandiren txanda iristean, izpurarrak trikota edo jertsea kendu zuen oholtzara iristean. Une horretan, txistuak jaso zituen publikotik. Saioaren amaieran Etxandi berak gertatutako salatu zuen agurrean.
Egun gutxiren buruan Bertsozale Elkarteak honako adierazpena argitaratu zuen gertatutako salatzeko:
Muskildin gertatutako erasoa gaitzesten du Bertsozale Elkarteak
Bertsozale Elkartearen ekinbidea da plaza sustatzea eta, horretarako, ezinbestekoa da plaza guztiak seguruak izatea. Zehar lerro dugun feminismoa giltzarri da horretarako, eta horretan sakontzen jarraituko dugu. Plazetan askotariko gorputz eta ahotsak nahi ditugu eta horretarako bidea egiten jarraituko dugu.
Puntu Ubela eta erasoak kudeatzeko emaila
Ez Xilabako Bertsolari Txapelketan, ezta gainerako plazetan ere, ez da inolako erasorik onartuko. Erasoen berri emateko eta horiei ahal bezain ondo erantzuteko, email honetara idatz dezakezue: lantaldefeminista@bertsozale.eus
Horrez gain, finaletan Puntu Ubela ere izango da, erasorik jasan edo ikusiz gero, hara joan ahal izateko.

