Baigorriko saioa Miren Artetxek irabazi du

Baigorriko saioa Miren Artetxek irabazi du –

Baigorriko saioa Miren Artetxek irabazi du

Xilabako txapelketako finalaurrekoen lehen saioa jokatu zen herenegun Baigorrin, Plaza Xoko gelan. 480 bertsozale egon ziren saioa bertatik bertara jarraitzen. Bertsolariek honako lanak egin behar izan zituzten: 

  • Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko handian
  • Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko ttipian
  • Binaka, gaia emanik, hiruna bertso hamarreko ttipian
  • Ganbarako banakako lana:
  • Puntua emanik, bi bertso zortziko ttipian
  • Gaia emanik, bi bertso nahi den doinu eta neurrian

 

Lan puntuagarriak eginda, Miren Artetxek eskuratu zituen puntu gehien.

  • Miren Artetxe Sarasola: 551.5
  • Maddalen Arzallus Antia: 535.5
  • Elixabet Etxandi Goihenetxe: 518.5
  • Haira Aizpurua Ibargarai: 511
  • Mizel Mateo Sallaberry: 501.5
  • Nahia Sasco Etxeberri: 452
Joana Itzaina Malharin izan zen gai-jartzailea. Honako lagunek osatu zuten epaimahaia:  Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez “Txuria”,  Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.
 
Baigorriko ikastolako familiek jana eta edana eskaini zien bertaratutakoei.

Finalaurrekoen bigarren saioa urtarrilaren 17an izango da, larunbatez, Bardozeko Ezker Paretan, 17:00etan. Hor zehaztuko da nork abestuko duen finalean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.

Baigorriko saioa Miren Artetxek irabazi du