Gure oinetan –
Doinua: Bateltxoa kulunkaz
hitzak bidelagun,
astindu dituztenak
horrenbeste garun.
Beraz, lerro artean
hitz egin dezagun.
Hiria gure oinetan
nola bizi dugun.
Flâneur-a ibiltari
prototipikoa.
Hartuz gune pribatu
eta publikoa.
Ta zer bazara gorputz
bat atipikoa,
flâneuse bat egitura
horretan itoa?
Nork okupatzen ditu
kaleko baldosak?
Nor dago erosoen?
Nork igo ahotsak?
Argi dago, nahiz askok
jotzen duten ontzat,
espazio publikoa
ez dela denontzat.
Nork zaintzen ditu haurrak
mimoz ta arretaz?
Nor arduratu etxean
dauden beharretaz?
Nor jateaz, garbitzeaz
eta abarretaz?
Ea noiz hitz egiten
den behingoz horretaz.
Etxe normatibo bat
pentsatzen hasita
funtzionatzen duena
gehienean krisika.
Baina etxe barruan
hormigoiz josita.
Ez da ezer gertatzen
ateak itxita.
Hiriek egitura
bakarra dakarte,
tinko mantentzen dena
iraultzen den arte.
Geurera ekarrita
joan gabe aparte.
Bertsogintza ere bada
hiriaren parte.
Herri bateko plazan
edo txapelketan,
nork hartzen du lekua?
Nork ez gehienetan?
Birpentsatu dezagun
denon mesedetan.
Bertsoa nola bizi
den gure oinetan.
Guztionak eginez
zaintzak ta ardurak.
Kolektiboki hausnartuz
non markatu mugak.
Elkarri eraginez
kilimak, azkurak.
Horrela eraikiko
da beste mundu bat!


