Ruben Sanchez
Ruben Sanchez

2026-04-16

Bertsoak Iker Larrazabali

Bertsoak Iker Larrazabali –

Doinua: Agur sagar beltzaran

Amurrio du plaza
Olabezar magal,
Frontoia maitea du
luze eta zabal
Txikiei erakusten
beti eskuzabal,
Euskaraz egiten du
Irrifartsu, kabal,
Bertso hauek zuretzat
Iker Larrazabal

Araban ez da egon
Esango dut ozen
Oso aspaldi mutilik
Pilota hola jotzen,
Frontis ta errebotea
Bote batez lotzen
Azken elitekoa
Ogeta izango zen
Utziguzue pixka-
pixka bat harrotzen

 

Ama du erdalduna
Aita erdalduna,
Erdaraz da Amurrion
ohiko hitz-jarduna,
Baina botillerua
dauka euskalduna,
ta euskaraz ematen du
beti erantzuna,
Horretan behintzat bada
Nire txapelduna.

 

Amurrion ta Urduñan
ikus dezakegu
Haurrei pilota-ematen
uda eta negu,
Ainara, Mikel, Fatou,
Mai, Lur eta Edu,
Iker da monitore
ta euskaraz eiten du
Ez da soilik pilotan
Txikien eredu

 

Zezenko indartsu bat
bai, batorrela
Irribarrez pilotan
Segizak horrela
Irabaziko bahu
Noizbaiten txapela
Ospatuko diagu
Merezi bezela
Badakik galduta ere
Hirekin gaudela!

 

Bertsoak Iker Larrazabali
Arg: Aiaraldea.eus
Bertsoak Iker Larrazabali