Nahia Etxeberrik irabazi du Hernandorena sariketako lehen saioa

Nahia Etxeberrik irabazi du Hernandorena sariketako lehen saioa –

Nahia Etxeberrik irabazi du Hernandorena sariketako lehen saioa

Zuberoako Pagola herrian dagoen Auzteia ostatua jendez mukuru bete zen iragan asteburuan. Aritz Bidegain gai emaileak aurkeztu zuen saioan honako lagunak igo ziren oholtzara: Danel Herrarte, Pagoa Bidart, Nahia Etxeberri, Josu Txoperena, Araitz Katarain eta Kattin Madariaga.

8ko handian, 8ko txikian, puntuari erantzunez eta ganbarako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek.

Iban Thicoipe eta Ramuntxo Christy izan ziren epaile lanetan, eta saioko garailea Nahia Etxeberri izan zela deliberatu zuten. Era berean, Josu Txoperenak ere eskuratu zuen maiatzaren 9an Uztaritzen jokatuko den finalerako txartela.

Hurrengo saioa apirilaren 24an izango da Hendaiako Enbata gaztetxean 19:30ean, bertsolari hauen parte hartzearekin: Irati Alcantarilla, Irantzu Idoate, Sabin Abarrategi, Johane Larre, Izaro Bilbao eta June Aiestaran. Gai emailea Amaiur Lujanbio izango da.

Nahia Etxeberrik irabazi du Hernandorena sariketako lehen saioa