Hauxe da Leitza –
Doinua: Betroiarena
Inork galdetuz gero
herriari: Zein za?
ez da soilik lau etxe
eta eleiza
aurkitzeko hamaika
plan eta eskeintza
joan beharrik ez Iruña
edota Gasteiza
arrantza ta ehiza
zeruan hodeitza
natura ereintza
aditu bere_hitza
Jakin nahiko bazenu
hauxe da Leitza
Argazki guztietan
irteten den trazan
hala bazan edo ta
hala ez bazan
ederra denik ezin
da jarri zalantzan
udaletxe azpia
Hara zertan datzan
jendea demasan
festan eta dantzan
azokan, terrazan,
zein atsalde pasan
Herria elkartzen da
Leitzako plazan
Baserri auzoetan
jarririk arreta
Berastegi alderantz
dago Erreka
Erasoterantz pasa
Leitzaran erreka
Gorriztaran ta Arkixkil
kasik Goizueta
Sakulu zer gerta
Aresotik berta
ez daude gordeta
egin lasai buelta
Auzo bakoitzak bere
xarma du eta
Plazan gora joanda
eta ez alferrik
duen bezela beste
hainbeste herrik
iturri bat osatzen
dute hainbat harrik
ez duna izan fama
ta izen beharrik
ez dakar ur txarrik
emari kaskarrik
nahiz izan indarrik
ta “Itturrizarrik”
hemen ez da edaten
ura bakarrik
Hamaika jai egun ta
mila larunbaten
arrazoi asperdura
ez da izaten
gau batek zenbat ordu
eduki ditzaken
hemen ikus liteke
dantzan ta edaten
datorrenak aurten
ez baitu irauten
berriz beste baten
“ez nator” esaten
Ta datorrenik ez da
garaiz joaten
Ondoan da Areso
erdi pegatuta
Iparraldera joan
eta Goizuta
Berastegi legoke
muga pasatuta
Uitzi eta Gorriti
Larraunen sartuta
ekirantz hartuta
Ezkurra ta Beuta
hainbat herri-punta
Ondoan zain du ta
Gure herria dago
ongi zainduta
Gero badago hainbat
eragile mota
bat da bertso eskola
gurera jota
eta urteurren bat
dugu ate joka
hogeita bost urteko
lanaren borroka
trenera igota
gertuan dago ta
hau nere erronka
ez badu inporta
Horri egingo diot
hurrengo sorta


