Ebatzita gelditu da Bizkaiko eskolarteko finala

Ebatzita gelditu da Bizkaiko eskolarteko finala –

Maiatzaren 6an jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa. Hamar gazte igo ziren Igorreko Lasarte aretoko oholtzara, eta Naroa Iturrioz zornotzarrak batu zuen puntu gehien. Kanporaketa guztiek bezala, saioak atal bi izan zituen atzokoan ere, eta bigarren fasera Ekain Menika, Ekhi Barandiaran, Naroa Iturrioz eta Peru Cristobal sailkatu ziren. Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu zen, eta epaimahaia Ander Arrienek, Arkaitz Estiballesek eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Igor Menika aritu zen.

Ebatzita gelditu da Bizkaiko eskolarteko finala

Ebatzita gelditu da Bizkaiko eskolarteko finala

Saio horretako puntuazioa argituta, hauek izango dira maiatzaren 30ean Aulestiko frontoian jokatuko den finalean abestuko duten gazteak:

  • Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo)
  • Eider Fernandez Aranburu (Bermeo)
  • Helene Yerga Bollegui (Bermeo)
  • Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea)
  • Izaro Pagalday Aburto (Zornotza)
  • Jon Abasolo Sarralde (Munitibar)
  • Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza)
  • Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)

Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da, eta 11:30ean hasiko da bat-bateko finala.

Ebatzita gelditu da Bizkaiko eskolarteko finala