Irati Alcantarillak irabazi du Hernandorena txapelketa
Irati Alcantarillak irabazi du Hernandorena txapelketa –

Uztaritzeko Latsa gela bertsozalez bete zen iragan larunbatean, Hernandorena sariketaren finala ospatzeko. Antton Lannes izan zen gai-jartzailea, eta honako bertsolariak igo ziren oholtzara: Izaro Bilbao, June Aiestaran, Irati Alcantarilla, Kattin Madariaga, Nahia Etxeberri eta Irantzu Idoate. Zortziko handi zein txikian aritu ziren bertsolariak, puntu erantzunean, hitzari bertso bana kantatzen eta hamarreko txikian bertsotan.
Iban Thikoipe eta Jon Garmendia “Txuria” epaileen deliberoari jarraiki, buruz buruzkora June Aiestaran eta Irati Alcantarilla igaro ziren. Alcantarilla nagusitu zen azkenean. Txapela Beñat Soulek jantzi zion, bertso munduan bide luzea egindako kide engaiatua berau.
Bertsoa.eus-ek irabazlearen hitzak eta finaleko bertso hautaketa jarriko ditu astean zehar.

