Gazte Xilaba larunbatean abiatuko da, Larzabalen
Gazte Xilaba larunbatean abiatuko da Larzabalen –

Aurtengo Gazte Xilaban 14 bertsolarik kantatuko dute, 14-18 urte bitartekoak eta bertso eskoletako ikasleak guztiak:
* Maia Argain Oihanburu (Duzunaritze)
* Ganix Zapirain Casado (Hendaia)
* Hodei Lecuona Blanco (Biriatu)
* Aitor Del Bosque Gascon (Hendaia)
* Nahia Etcheverry Lopepe (Ainhize- Monjolose)
* Leina Alkhat Larrandaburu (Etxebarre)
* Ainhize Urkia Barrero (Hendaia)
* Ekain Harlouchet (Duzunaritze)
* Pagoa Bidart Hirigoyen (Hazparne)
* Unax Aizpurua Ibargarai (Sara)
* Hegoi Alberdi (Hendaia)
* Johane Larre Salaberri (Baiona)
* Gana Berhokoirigoin Zubeldia (Gamarte)
* Amaiur Aizpurua Eskisabel (Hendaia)
Maiatzaren 23an jokatuko da lehen kanporaketa, 10:00etan, Larzabaleko Espelletenia ostatuan. Saioaren ondotik bazkaldu nahi izanez gero, erreserbatu behar da (0033) 0637131747 telefonora deituz. Finalera sei bertsolari iritsiko dira, eta Itsasun jokatuko da ekainaren 7an, Sanoki gelan, 10:00etan.
Euskal Herriko herrialde guztietatik sailkatuko diren bertsolariekin osatuko da finala, eta Arantzan (Nafarroa) jokatuko da ekainaren 13an.

