Ruben Sanchez
Ruben Sanchez

2026-05-27

Eguraldiko mapa, kaka zaharra

Eguraldiko mapa kaka zaharra –

Doinua: Bihotz baten ordean

Aspaldian nengoen
telebista gabe,
ez nuen beraz luze
ikusi ETB,
berriz jarri naizela
sofan parez pare,
eguraldia helduta
dena atsekabe.

 

Kolore berdetxoaz
dago Iparraldea,
EAEk Nafarroak
berdez lurraldea,
Ta Arabaren erdian
gaztelar harea
Trebiñuko zuloa
berderik gabea

 

“Zer nahi duzu legalki
hori Burgos bada?”
Ze argumentu ona!
Jode, latza, hara
Ta zazpi probintzien
mapa zertan bada?
legalki Euskal Herrian
bizi ez bagara?

 

Beraz Euskal Herria
zer da zuretzako?
Ametsa, egitasmoa,
gaurko ta biharko,
Eta nork utzi ditu
ondo ederki bapo
Trebiñuko euskaldunak
ametsetik kanpo?

 

Eta trebiñuarrak
mendeetan barrena
arabarrak direla
direla direna,
Ez da errez ulertzen
egiten dutena,
euskaldun izateko
horiek duten tema

 

Nik ya esaten diet
ez izan hain julai,
Arabatik kanpo ez
zara existitzen ai,
Begira mapa horrek
egunero darrai,
Zertan sartu nahi duzu
ez bazaituzte nahi?

 

ETB itzali dut,
kaka niretzako,
Igual Canal Burgos
ikusi beharko,
Edo hobeto ezer ez,
dena dago txarto…
Nik ez dut ikusiko
puska baterako!

 

Eguraldiko mapa kaka zaharra

Eguraldiko mapa kaka zaharra