Gazte Xilabako finala prest

Gazte Xilabako finala prest –

Gazte Xilabako finala prest

Larzabaleko Espelletenia ostatuan jarritako oholtza sendoa zen zinez, 13 bertsolariri eutsi behar izan zien eta iragan asteburuan ospatu zen Gazte Xilabako fazken kanporaketan. Honako bertsolariak aritu ziren kantuan Aimar Karrikaren aginduetara:

* Maia Argain Oihanburu (Duzunaritze)

* Ganix Zapirain Casado (Hendaia)

* Aitor Del Bosque Gascon  (Hendaia)

* Nahia Etcheverry Lopepe (Ainhize- Monjolose)

* Leina Alkhat Larrandaburu (Etxebarre)

* Ainhize Urkia Barrero (Hendaia)

* Ekain Harlouchet (Duzunaritze)

* Pagoa Bidart Hirigoyen (Hazparne)

* Unax Aizpurua Ibargarai (Sara)

* Hegoi Alberdi (Hendaia)

* Johane Larre Salaberri (Baiona)

* Gana Berhokoirigoin Zubeldia (Gamarte)

* Amaiur Aizpurua Eskisabel (Hendaia)

Bi txandatan banaturik abestu dute, ariketa desberdinak eginez. Epaimahaia Ainhoa Sarasuak eta Ramuntxo Christyk osatu dute, eta Mae Laskarai izan da idazkaria.

Puntuaketen arabera honako seikoteak kantatuko du finalean, ekainaren 7an, Itsasuko Sanoki gelan, goizeko 10:00etan: Nahia Etxeberri, Unax Aizpurua, Gana Berhokoirigoin, Leina Alkhat, Amaiur Aizpuru eta Johane Larre.

Gazte Xilabako finala prest