Julen Zelaieta
Julen Zelaieta

2026-06-16

Coolpla berriak

Coolpla berriak –

Doinua: Abadiño San Blasetan  

https://www.youtube.com/watch?v=jeGUMHKhock

Gazte(e)i nire deiadarra:(Ber)

sareko eran oharra:

POV: Hitz arrotzez bete da

Aitorren hizkuntza za(ha)rra.

Sareko eran oharra.

Gazte(e)i nire deiadarra.

 

 

Joera randoma hartu, (Ber)

ta ez zaretenez lau katu,

ixildu nahi nuen baina

ezin dut scrolleatu.

Ta ez zaretenez lau katu,

ezin dut scrolleatu.

 

 

Barrua ari zait deika. (Ber)

Arrazoiak?larogehika.

Kritika zorrotz bat da hau,

zuek ulertzeko: hatea.

Barrua ari zait deika.

Arrazoiak?larogehika

 

 

To, iritzi literal-a;(Ber)

En plan, pentsatu bezala:

zuen hizkera berriak

vibe onik ez daukala.

En plan, pentsatu bezala,

to, iritzi literal-a;(Ber)

 

 

Ikusiz zuen hautua, (Ber)

afera delikatua.

Haseran Salty nengoen,

orain highkey kezkatua.

Afera delikatua,

ikusiz zuen hautua.

 

 

Ez dut Red flag bat izan nahi, (Ber)

(gu ere izan ginen guay),

baina ez zaituztet ikusten

Euskara salbatzeko gai.

Ez dut Red flag bat izan nahi,

(gu ere izan ginen guay).

 

 

Nahiz norbera den librea (Ber)

maiz sentitzen dut gringea.

Berritzea komeni da,

baina hau ez da bidea.

Nahiz norbera den librea,

maiz sentitzen dut gringea.

 

 

Euskara behar du plazak.(Ber)

Entzunda zuen solasak,

nekez izanen zarete

Euskaltzaindiaren crushak.

Entzunda zuen solasak,

Euskara behar du plazak.

 

 

Hagitz toxic da zuena,(Ber)

Txungo solastearena.

NPC hutsa al da

hala egiten ez duena?

Hagitz toxic da zuena,

Txungo solastearena.

 

 

Broak ahotik ahora,(Ber)

matxista ez da izango ba?!

Bro, Brotherretik badator

Sis bat ere beharko da.

Broak ahotik ahora

matxista ez da izango ba?!

 

 

Brainrot,mod, rizz, aesthetic, …(Ber)

sus, core,mid, based, goat,…bertzetik,

odola ateratzen zait

sarri belarrietatik.

Brainrot,mod, rizz, aesthetic,

sus, core, mid, based, goat,…bertzetik.

 

 

Hurbilean begirada, (Ber)

amore eman dut jada:

Euskara galtzen ari da,

hau, finean L bat da.

Amore eman dut jada.

Hau, finean L bat da.

 

 

Hor, nere kopla etsiak (Ber)

hitz berriekin jantziak,

nire gisako boomerren

izenean idatziak.

Hor, nere kopla etsiak

hitz berriekin jantziak.

 

 

Askatuz barruko mina, (Ber)

bota dizuet ozpina.

Lasai cancelatu edo

egidazue ghostina.

Askatuz barruko mina,

egidazue ghostina.

 

 

Coolpla berriak
Irudia: Wikimedia

*Sorta ulertu ahal izateko, Boomerrontzako Hiztegi Ttikia:

 

POV: Poinr of View”.Sarean, egoera jakin bat irudikatzeko erabiltzen dena.

Randoma:Arraroa, ustekabekoa

Scroll:Sarean, argitalpena baztertu eta  behatzarekin gora egiteko erabiltzen den mugimendua,

Hate:Sarean, gorroto edo higuin handia adierazteko erabiltzen dena.

Literal: Benetan.Azalpen bati indarra emateko erabiltzen da.

En plan:gaztelerazko “tipo” edo “Osea” esamoldeen gisara erabiltzen dena.

Vibe: Giroa; pertsona batek edo gauza batek ematen duen energia orokorra.

Salty: Gauza ttiki batek sortutako haserrea edo samina

Highkey: Hagitz nabarmen edo argi

Red Flag:Ohartarazlea.Seinale txarra pertsona edo egoera baten inguruan ari bada.

Guay:berezia, ona

Gringe: Lotsa

Crush:Gustatzen zaizun pertsona.

Txungo: Gaizki

NPC: Nortasun gutiko edo beti berdin jokatzen duen pertsona.

Toxic: Kaltegarria, osasungarria ez dena.

Bro: Laguna, anaia bezala, edozein pertsonari zuzentzeko erabilia.

Brairoat: Obsesio absurdo bat edukitzea.

Mod:horrela sentitzen zarela azaltzeko erabiltzen den hitza.

Rizz: Pertsona batek duen erakarpen naturala edo karisma.

Aesthetic: estetika edo Vibe konkretu bat duena.

Sus: susmagarria

Core:estilo bat definitzeko erabiltzen dena.

Mid: Erdikoa, ez berezia, ez txarra, baina ez ona.

Based: ausarta edo benetakoa den iritzia

Goat: Inoiz egon den onena

L:Porrota

Boomer: Gazteek, mentalitate zaharkitua edo aldaketari erresistentea dugun belaunaldi zaharrekoei deitzeko erabiltzen duten hitza.

Cancel:Azalpenik eman gabe harremana etetea

Ghosting: Bat-batean desagertzea, mezuei erantzun gabe;kontaktu guztia moztea.

Coolpla berriak  Coolpla berriak