TAKIPAYANAKUS: Cochabambako kitxua herriaren ahotsa eta memoria
Koplak edo Takipayanakuak Boliviako kultura eta tradizio kitxuaren oinarrizko atal bat dira. Antzinako garaietatik abesti labur hauek kitxua herriaren bizitzaren parte izan dira, adierazpide sinple, zuzen eta sentimendu sakoneko forman. Bertso motzen eta melodia ezagunen bidez, koplek hitz lauz sarri esango ez liratekeenak esatea ahalbidetzen dute: sentimenduak, pentsamenduak, pozak, penak eta eguneroko bizitzaren inguruko gogoetak.
Lena Guzman
2026-09-23
TAKIPAYANAKUS –

Koplak ez dira soilik jai girorako abestiak. Herritik eta herriarentzat jaiotzen den komunikazio forma herrikoia dira. Haien bidez istorioak kontatzen dira, esperientziak gogoratu, txantxak egin, kritikak adierazi eta memoria belaunaldiz belaunaldi transmititu. Kopla asko Pachamamari (Amalurrari) eskainiak dira, elikagaiengatik, uztengatik eta bizitza bera bizitzeko aukerarengatik eskerrak emanez. Beste batzuek maitasuna, nekazaritza lana, familia edota pertsonen arteko harremanak dituzte hizpide.
Koplen ezaugarri nagusietako bat ahozko transmisioa da. Ez dira irakurriak izateko idazten, baizik eta abestuak eta entzunak izan daitezen. Festetan ikasten dira, komunitatearen topaketetan, eta familian konpartitzen dira. Amonek eta aitonek, aitek eta amek, koplak irakasten dizkiete gazteenei, eta hauek gogoan hartzen dituzte, moldatu, eta kasu askotan, bertsio berriak sortu. Prozesu honi esker koplek bizirik jarraitzen dute, eta etengabeko eraberritzean.
Koplek presentzia berezia daukate Boliviako jai-egitarauaren hiru une garrantzitsutan: Inauteak, Santa Vera Cruz Tatalaren (Jauna) jaialdian, eta Santu Guztien ospakizunean. Fetxa horietako bakoitzean koplek zentzu berezia hartzen dute, eta ospakizun bakoitzaren izpiritura egokitzen dira. Ez dira ez modu berean ez eduki berberarekin abesten, festa bakoitzak naturarekiko, fedearekiko, memoriarekiko eta komunitatearekiko harreman ezberdin bat adierazten duelako.

Koplak bat-bateko sorkuntzak izan ohi dira. Batzuk abesten diren unean bertan jaiotzen dira, beste kopla bati erantzunez edo gertatzen ari denari buruzko iruzkin gisa. Batzuk festaren ondoren ahaztu egiten dira, baina beste batzuek memoria kolektiboan irauten dute, eta urtez urte abesten dira. Guztietan badute presentzia umoreak, maltzurkeriak, kritika sozialak eta herriaren usadioak.
Cochabamban koplak nahasketa kulturalaren emaitza dira. Haietan Andeetako antzinako tradizio kitxuen elementuak aro kolonialeko influentziekin konbinatzen dira. Nahasketa hori erritmoetan, melodietan eta charango (lautearen familiako soka instrumentua), gitarra edo akordeoia bezalako instrumentuen erabileran ageri da. Inauteetan zehar fusio hau bereziki bistaratzen da, koplak Valluna kitxuar nortasunaren eta historiaren adierazpen bizia bihurtuz.
Kopla hauek takipayanaku (kopla) edo kontrapuntuen (contrapunteos) gisako espazioetan transmititzen dira batik bat. Hemen emakumeek eta gizonek abestuz erantzuten diote elkarri, irudimenez betetako bertsoak inprobisatuz.

Festaren araberako koplak
Cochabamban koplak jaiaren arabera aldatzen dira. Ez dira berdinak Inauteetan, Santa Vera Cruz Tatalan edo Santu Guztien egunean. Festa bakoitzak bere esanahia eta adierazpide moldea dauka, eta koplak zentzu horretan moldatzen dira.
Inauteetan koplak Pachamamari estuki lotuak daude. Oparotasunarengatik eta uztengatik eskerrak emateko moduan abesten dira. Inautea joko, musika, dantza eta elkarbizitza garaia da, eta beraz, koplek tonu alaia daukate, adarjotzailea eta pikareskoa. Maitasunaz hitz egiten dute, gizon eta emakumeen arteko limurtzeaz, janariaz, edariaz eta konpartitzen den jaiaz. Dantza egiten den bitartean abesten dira, konpartsan ibiliz eta komunitatea ospatuz.

Santa Vera Cruz Tatala (Jauna) jaiean, koplek errespetu eta fede ukitu handiagoa daukate. Tatalari (Jaunari) eskainiak dira, ugalkortasun eta oparotasun ikur. Kantu hauen bidez nekazaritza ekoizpena, osasuna, ongizatea eta familientzako babesa eskatzen dira. Era berean, jasotakoa eskertzen da, egunerokotasunean lurrak eta sakratuak daukaten garrantzia aitortuz.
Santu Guztietako koplek, ordea, tonu pentsakorragoa daukate. Bizitzarekin eta heriotzarekin daukate zerikusia, eta jada gure artean ez dauden hurkoak gogoratzen dituzte. Urtaroen aldaketari eta denboraren ziklo naturalari ere egiten diete erreferentzia. Kopla horiek oroitzarako, errespeturako eta familia biltzeko gonbita egiten dute, oroimen kolektiboa indartuz.
Cochabambako kopla kitxua batzuk partekatzen ditut hemen, jaialdiaren arabera azalduta.
- Inauteetako koplak
Nekazal egutegiaren arabera, urtarrilak eta otsailak, Inaute garaiak, uzta biltzeko sasoiarekin egiten dute bat. Oparotasunak ezaugarritzen duen aroa da: fruituak, artoa, baba, muxikak eta lurretik datozen beste elikagai batzuk. Aberastasun hori musikarekin, dantzarekin eta kopla alaiekin ospatzen da.
Kopla tradizionalenak landa komunitateetan eta Cochabambako probintzia kitxuetan kontserbatzen dira bereziki. Gizonek eta emakumeek abesten dituzte lepotik puxikak eta serpentinak bezalako apaindurak zintzilikatuta, Inauteen kolorea eta alaitasuna ordezkatzen baitituzte. Kopla horien bitartez alaitasuna, nortasun kulturala, umorea eta sentimendu herrikoia transmititzen dira.
Konpartsek kaleak, etorbideak eta plazak zeharkatzen dituzte sigi-saga eran, besotik heltzen diren emakume eta gizonekin. Koplariek beren jantzi dotoreenak beztitzen dituzte. Kantua herri valluno kitxuaren sentimendu poetikoaren adierazgarri bilakatzen da.
Egun hauetan gazte eta helduek herriak eta soroak zeharkatzen dituzte gitarren, charangoen eta akordeoien soinuak lagunduta. Bisitak egiten dituzte etxeetan koplak abesteko, eta chicha (artoz eginiko edari tradizionala) ematen diete abegikortasun keinu gisa. Elkartruke honek komunitatearen sarea indartzen du, eta tradizioa bizirik mantendu.
TAKIPAYANAKUS
Maizalitos verdes hay qhallallarillay
Maisalitos verdes hay qhallallarillay
Parallaman phuyullaman munakusqitay
Parallaman phuyullaman munakusqitay
Raskay-raskay charanqituykiwan
Raskay-raskay charanqituykiwan
Q´iwiy-q´iwiy q´iwiy cinturitaykita
Q´iwiy-q´iwiy q´iwiy cinturitaykita
Karitullamanta qhawarimusqayki
Karitullamanta qhawarimusqayki
Waylla t´ikita qhallarimusqayki
Waylla t´ikita qhallarimusqayki
Juk ulunkita qhallarimusqayki
Juk ulunkita qhallarimusqayki
Yuntata watasaq, sara takamunki
Yuntata watasaq, sara takamunki
Tutayamuptinqa laduyman Jamunki
Tutayamuptinqa laduyman Jamunki
Maypi tunas t’ika mana puqunanpaq
Maypi tunas t’ika mana puqunanpaq
Warmita piraq suwan mana uywananpaq
Warmita piraq suwan mana uywananpaq
KOPLAK
Artasorotxo berdeak, berdatu egin behar dira
Artasorotxo berdeak, berdatu egin behar dira
Euriari, lainoari, zurekiko dudan maitasuna
Euriari, hodeiei, zurekiko dudan maitasuna
Urratu, urratu zure txarangitoarekin
Urratu, urratu zure txarangitoarekin
Bira, bira, bira zure gerritxoa
Bira, bira, bira zure gerritxoa
Urrutitxotik egon naiz zuri begira.
Urrutitxotik egon naiz zuri begira.
waylla loretxoa bustiko zaitut
waylla loretxoa bustiko zaitut
Emakume eder bat, bustiko zaitut.
Emakume eder bat, bustiko zaitut.
Nik uztarria lotuko dut, zuk artoa ehotu.
Nik uztarria lotuko dut, zuk artoa ehotu.
Iluntzen duenean etorri nire ondora.
Iluntzen duenean, etorri nire ondora.
Non dago fruiturik ematen ez duen tuna-lorea?
Non dago fruiturik ematen ez duen tuna-lorea?
Nork lapurtzen du emakume bat, gero ez zaintzeko?
Nork lapurtzen du emakume bat, gero ez zaintzeko?

- Santa Vera Cruz Tatalako koplak
Santa Vera Cruz Tatalako jaia urtero ospatzen da maiatzaren 2an eta 3an, Cochabambako hiritik kilometro gutxira. Nekazaritza egutegi kitxuarekin eta Pachamamarekin sakonki lotutako jaia da.
Cochabambako haranetako ikuspegi kitxuan, jaiak ezin dira lurraren ekoizpen zikloetatik bereizi. Santa Vera Cruz Tatala (Jauna) emankortasunean (nekazaritza ekoizpen gisa ulertuta), giza-ongizatean eta naturarekiko orekan zentratzen da. Horregatik, bizitzaren festa moduan da kontsideratua.
Jai honetan koplek zentzu propioa daukate. Emakumeak erdigunea hartzen du, ahots zorrotzez abestuz, falsetto eran (ahots-kordak erabiltzen dira, horien zait baten bibrazioa erabiliz), era sinbolikoan Tatalarekin hitz eginez. Gizonezkoek musika instrumentuekin laguntzen dute, kantuaren eta musikaren arteko oreka sortuz.
Koplek diskurtso herrikoi gisa funtzionatzen dute. Bertsoak abesten dira ekoizpena eskatzeko; maitasunaz, desioaz eta egunerokotasunaz hitz egiteko, baita txantxak eta satirak egiteko ere. Metaforak eta bigarren zentzuak beti daude presente, barrearekin eta jokoarekin bat.
Tatalaren koplak emakume kitxua vallunen nortasunaren parte dira. Haiek kitxueraz abesten dute eta herriaren memoria kolektiboan bizi dira. Festak eguneroko errutina baztertzen eta nortasun kitxuaren berrespena ahalbidetzen ditu. Octavio Pazek dioen gisan, errituala denbora gelditu eta existentzia ospatzeko modu bat da.
TAKIPAYANAKUS
Santa Vera Cruz Tatala, mañakuq jamurqani
Santa Vera Cruz Tatala, mañakuq jamurqani
Munawankichus manachus, chayta yachaq jamurqani
Munawankichus manachus, chayta yachaq jamurqani
Mayu killapi fiestachu, Tatalap p’unchayninñachu
Mayu killapi fiestachu, Tatalap p’unchayninñachu
Ñachu takirisaq chayqa, chirinqachu wayranqachus
Ñachu takirisaq chayqa, chirinqachu wayranqachus
Rosastachu, daliastachu pallakunki, jazmintachu
Rosastachu, daliastachu pallakunki, jazmintachu
Tatala velachispi, mañakunki wawatachu?
Tatala velachispi, mañakunki wawatachu?
Primero de mayo chayamun, festivalpi takinapaq
Primero de mayo chayamun, festivalpi takinapaq
Waqaychikuychis cholitas, Tatalaman chimpanapaq
Waqaychikuychis cholitas, Tatalaman chimpanapaq
KOPLAK
Santa Vera Cruz Tatala, eskatzera etorri naiz
Santa Vera Cruz Tatala, eskatzera etorri naiz
Maite banauzu edo maite ez banauzu, jakizu, etorri egin naiz.
Maite banauzu edo maite ez banauzu, jakizu, etorri egin naiz.
Festa al da maiatzean? Jaunaren eguna al da?
Festa al da maiatzean? Jaunaren eguna al da?
Kantatzen ari banaiz, hotza edo haizea egingo du?
Kantatzen ari banaiz, hotza edo haizea egingo du?
Larrosak edo daliak biltzen ari zara? Jazminak agian?
Larrosak edo daliak biltzen ari zara? Jazminak agian?
Jaunaren kandeletan haurtxo bat eskatzen ari zara?
Jaunaren kandeletan haurtxo bat eskatzen ari zara?
Badator maiatzaren lehena, jaialdian abesteko
Badator maiatzaren lehena, jaialdian abesteko
Txolitak abestuko ditugu, Jaunarengana gerturatzeko
Txolitak abestuko ditugu, Jaunarengana gerturatzeko
- Santu Guztietako koplak
Santu Guztietako koplek ezaugarri partikularrak dauzkate. Horietako bat wallunk´as-en (kolunpio handiak) presentzia da. Kulunkan dabiltzan emakumeek koplak abestu behar dituzte jaitsi ahal izateko, eta “aski!” esatean, bultzaka ari diren gizonek agindua betetzen dute.
Kopla hauek bertso bakoitzaren ondoren errepikatzen den estribillo bat daukate, honako adierazpenen antzekoekin: “Todos Santos manta”, “hay palomitay”, “por vos viditay” eta “San Andresman Killa”. Gaiak askotarikoak dira, eta bizitzaz, gaztetasunaz, maitasunaz, lurraz eta alaitasunaz mintzo dira.
Santu Guztietako koplek hildakoen arimak jasotzeko tradizioa jarraitzen dute, antzinako sinesmenak katolikotasunarekin uztartuz. Bertso hauetan oroitzapenak, emozioak eta bizitzari eta heriotzari buruzko hausnarketak adierazten dira.
Cochabambako lurraldean kopla hauek mast´ku-n (hildakoei ongietorria emateko mahaia) baitan sartzen dira, t´antawawa (ogiz eginiko panpina) bezalako elementuekin batera. Modu honetan koplak memoria, nortasun eta herriaren adierazpen kultural bizia izaten jarraitzen dute.
TAKIPAYANAKUS
Takirikusunchis, ay palomitay, tusurikusunchis, por vos viditay
Takirikusunchis, ay palomitay, tusurikusunchis, por vos viditay
Todos Santos chamun, ay palomitay, wallunk’arisunchis, por vos viditay
Todos Santos chamun, ay palomitay, wallunk’arisunchis, por vos viditay
Por vos viditay, ay palomitay, rosas t’ikitawan qhallirillaway
Por vos viditay, ay palomitay, rosas t’ikitawan phallirillaway
Trigo mayllasqayki, ay palomitay, trigo mayllasqayki, ay palomitay
May mask’asqayki, por vos viditay, may mask’asqayki, por vos viditay
Warmi suwasqayki, ay palomitay, warmi suwasqayki, ay palomitay
May kasarasqayki, por vos viditay, may kasarasqayki, por vos viditay
Por vos viditay, ay palomitay, rosas t’ikitawan phallirillaway
Por vos viditay, ay palomitay, rosas t’ikitawan phallirillaway
Tukaripullaway, ay palomitay, kusirichillaway, por vos viditay
Tukaripullaway, ay palomitay, kusirichillaway, por vos viditay
Kay watitatawan, ay palomitay, gustos qurillaway, por vos viditay
Kay watitatawan, ay palomitay, gustos qurillaway, por vos viditay
Por vos viditay, ay palomitay, rosas t’ikitawan qhallirillaway
Por vos viditay, ay palomitay, rosas t’ikitawan qhallirillaway
KOPLAK
Elkarri kantatuko diogu, ai ene usotxoa, zure alde dantzatuko gara, nire bizitza
Elkarri kantatuko diogu, ai ene usotxoa, zure alde dantzatuko gara, nire bizitza
Santu Guztien eguna iritsi da, ai ene usotxoa, zugatik zabuka ibiliko gara, nire bizitza,
Santu Guztien eguna iritsi da, ai ene usotxoa, zugatik zabuka ibiliko gara, nire bizitza,
Zugatik, ene bizitza, ai ene usotxoa, arrosa loreekin busti nazazu.
Zugatik, ene bizitza, ai ene usotxoa, arrosa loreekin busti nazazu.
Garia garbitu dizut, ai ene usotxoa, garia garbitu dizut, ai ene usotxoa
Non bilatu zaitudan, ai ene usotxoa, non bilatu zaitudan, ai ene usotxoa
Emakumea, lapurtu dizut, ai ene usotxoa, emakumea, lapurtu dizut, ai ene usotxoa
Non ezkondu zaitudan, ai ene usotxoa, non ezkondu zaitudan, ai ene usotxoa.
Zugatik, ene bizitza, ai ene usotxoa, arrosa loreekin busti nazazu.
Zugatik, ene bizitza, ai ene usotxoa, arrosa loreekin busti nazazu.
Uki iezadazu pixka bat, ai ene usotxo, alaierazi nazazu, zuregatik, nire bizitza
Uki iezadazu pixka bat, ai ene usotxo, alaierazi nazazu, zuregatik, nire bizitza
Urte honetan gehiago, ai ene usotxo, emazkidazu nire gustuak, zugatik nire bizitza
Urte honetan gehiago, ai ene usotxo, emazkidazu nire gustuak, zugatik nire bizitza
Zugatik, ene bizitza, ai ene usotxoa, arrosa loreekin busti nazazu.
Zugatik, ene bizitza, ai ene usotxoa, arrosa loreekin busti nazazu
Azpimarratzekoa da koplak beren hastapenetatik kitxueraz abesten zirela, gure arbasoen hizkuntza gozo eta samurrean, eta kitxueraz transmititu zizkigutela gure aiton-amonek memoria guzti hauek. Egun, belaunaldi berriek espainieraz ere abesten dituzte.
Funtsean, koplek herriaren ahotsa izaten jarraitzen dute. Haien bidez alaitasuna, fedea, oroitzapenak eta bizitza bera abesten dira. Irauteko ez du idatzia izan beharrik, memorian, festan eta pertsonen arteko topaketetan bizi direlako. Inauteetan, Tatalan edo Santu Guztietan kopla bat abesten duen norbait dagoen bitartean, gure oroitzapenek bizirik iraungo dute eta gure nortasuna belaunaldiz belaunaldi indartuko da.



