#EHBT26 Miren Artetxe gailendu da Hazparnen
#EHBT26 Miren Artetxe gailendu da Hazparnen –
500 bertsozale baino gehiago bildu ziren iragan larunbatean Hazparneko Mendeala gelan, 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko. Aritz Bidegain Aire gai-jartzaileak gidatu zuen saioa, eta honako seikotea igo zen oholtzara: Eki Mateorena Zozaia, Miren Artetxe Sarasola, Unai Anda Delika, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Peru Abarrategi Sarrionandia.
Honako ariketak egin behar izan zituzten bertsolariek:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian
- Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Egin beharreko lanak eginda, eta epaileek hala deliberatuta, Miren Artetxe Sarasola gailendu zen, 709 punturekin. Zuzenean sailkatu da hurrengo itzulira, zehazki urriaren 31n Eibarren kantatuko den finalaurrekora. Honatx saioko sailkapena:
-
- Miren Artetxe Sarasola___________709
- Maddi Ane Txoperena Iribarren_____691
- Xabat Galletebeitia Abaroa ________672
- Unai Anda Delika______________ 636,5
- Peru Abarrategi Sarrionandia______631
- Eki Mateorena Zozaia___________589,5
Honako lagunek osatu zuten epaimahaia: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero. Idazkariak Ainhoa Goñi Castañares eta Itxaro Juaristi Olaetxea izan ziren.
Ikusi saioa osorik Bertsoa.eus-en

Hurrengo saioak: Altsasu eta Lekeitio
Bi saio jokatuko dira asteburuan: larunbatean Altsasun eta igandean Lekeition.
- Eneko Araiztegi Agirre “Korta”
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Imanol Uria Albizuri
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga “Mantxi”
- Oier Etxeberria Zubimendi
- Txaber Altube Sarrionandia.
Lekeitiokoa igandean izango da, Santi Brouard pilotalekuan, 17:00etan. Idoia Anzorandia Kareagak egingo ditu gai-jartzaile lanak. Bertsolariak:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Ane Labaka Mayoz
- Aner Peritz Manterola
- Aroa Arrizubieta Barredo
- Eneritz Artetxe Eizagirre
- Maddalen Arzalluz Antia
Bi saioetako sarrerak oraindik lor daitezke, www.bertsosarrerak.eus atarian. Bestela, saioaren egunean bertan leihatila 15:30ean zabalduko da. Saioa hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira ateak, 16:00etan. Sarrerak zenbakitu gabeak dira, beraz, garaiz ibiltzea gomendatzen da.

